Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

Parlamentuak ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek nafar enpresaburuen eta profesionalen aurka egindako atentatuak, mehatxuak eta estortsioak gaitzesten dituen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko martxoaren 1ean

1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuioa adierazten du ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek nafar enpresaburuen eta profesionalen aurka egindako atentatuak, mehatxuak eta estortsioak direla-eta.

 

2. Espainiako Gobernua premiatzen du judizialki iker ditzan estortsioen egileak, bai eta “zerga iraultzailea” oker deitutakoaren ordainketa bideratzen lagundu zuten laguntzaile-sareak ere.

 

3. Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroako unibertsitateekin elkarlanean dibulgazio-lan bat eta erakusketa bat egin ditzan, zeinetan, biktimen anonimotasuna zainduz, ikusaraziko baitira estortsioaren zifrak, mekanismoak, konplizitateak eta giza inpaktua nahiz inpaktu ekonomikoa.

 

4. Omenaldi- eta erreparazio-ekitaldi bat antolatzea onesten du, ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek egindako atentatuak, mehatxuak eta estortsioak pairatu zituzten enpresaburu guztientzat. Halaber, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin lankidetzan, plaka bat jarriko du haren egoitzaren fatxadan, estortsioa pairatu duten enpresaburuen eta profesionalen omenez.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko votoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsia.