Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako Parlamentuko emakume Parlamentarioei aitortza instituzional ekitaldia egingo zaie

1979 urteaz geroztik parlamentario izan diren emakume guztiak daude gonbidatuta, euren ordezkari lana nabarmendu nahi da gaur egun gehiengoa diren Ganberan

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira Parlamentuak Foru Legegileko emakume Parlamentarioen Aitortza Instituzional Ekitaldia antolatu du datorren martxoaren 6rako. Nafarroako Foru Komunitateko agintariak gonbidatu dira, baita Nafarroan emakumeen eskubideen defentsan lan egiten duten elkarte desberdinetako ordezkariak ere.

 

Ekitaldian (Osoko Bilkuren aretoan, 17:30) Ainhoa Aznarez Igarzak eta Uxue Barkos Berruezok parte hartuko dute, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakariak. Gainera, Maria Jesús Arandak hitza hartuko du, Lehen legegintzaldiko parlamentarioak (1979-1983), eta egungo Ganberako formazio bakoitzeko ordezkari batek ere bai. NUPeko irakasle den Patricia Amigot Leachek gidatuko du ekitaldia.

 

Parlamentuko Erakundeekiko Harremanetako Batzordeak sustatu du ekitaldi hau INAI eta NUPeko Genero Espezializazio Diplomarekin elkarlanean, eta helburua “ordezkaritza politikoaren esparruan emakumeen parte hartzea igo dela ikustaraztea da, genero aldetik jarduera honek duen joera eta estereotipoak ahaztu gabe”.

 

Testuinguru honetan, 1979. urtetik emakume hautetsi guztiek egindako lanari “aurpegia eta izena” jartzeaz gain, ganbera honetako emakumeen ibilbidea “ikusarazi” nahi da, izan ere, sorrerako Legegintzaldian (1979/83) emakumeak % 4,28 besterik ez ziren eta egungoan (2015/19), berriz, %52.

 

Greba feminista babesteko elkarretaratzea

 

Martxoaren 8an, ostegunarekin, bost minutuko elkarretaratzea egingo da Parlamentuko atean (11:00etan), Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Nafarroako Parlamentuak greba feministarekin bat egiten duela adierazteko eta era berean, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko.