Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

‘Hetxo¡s’ inauguratu dute, 19 artista desberdinen eskultura, margolan eta argazkiz osatutako erakusketa

Martxoaren 3ra arte Parlamentuko atarian egongo da ikusgai hiru hamarkadako ibilbidea duen Legazpiko artista talde honen erakusketa

Ainhoa Aznárez Igarza Parlamentuko Lehendakariak gaur arratsaldean Hetxo¡s erakusketa inauguratu du, Txo! kolektiboko 19 artisten margolan eta eskulturez osatutako erakusketa. Diziplina anitzeko ikerketa talde honek hiru hamarkadako ibilbidea du, herrialde desberdinetan aitorpen nabarmenak lortu ditu eta bilduma primatu eta museo desberdinetako antologietan parte hartu du.

 

Lehendakariaren hitzetan, erakusketa hau “ezberdina da, interpretazio desberdinetara irekia dago, eta nabaria da diseinu grafikoan, publizitatean, margolaritzan, argazkilaritzan, eskulturan edo musikan bezalako esparruetan ikertzeko interes bateratuak sortutako taldea dela. 28 urte daramatzate euren artea leku ugaritan erakusten, esan genezake munduko geografia guztian zehar”.

 

Hala, Carlos Ausserladcheider eta Gorka Salmerón proiektuaren sustatzaileei eskerrak eman dizkie Parlamentuko ataria erakusketa espazio gisa hautatu izanagatik, eta Ainhoa Aznarezek 19 sortzaileen artelanen garrantzia azpimarratu du. “Eskerrik asko, ez da kasualitatea Txo! kolektiboko artelanek Frantzian, Irlandan, Ingalaterran, Holandan, Alemanian, Letonian, Marokon, Rwuandan, Ipar-Afrikan, Israelen, Indian, Txinan, Nepalen, Kolonbian, Venezuelan edo Estatu Batuetan bidaiatu izana. Plazera da zuek gaur hemen izatea. Eskerrik asko”.

 

Jarraian, Carlos Ausserladcheiderrek, Txo! kolektiboko koordinatzaileak bere esker ona adierazi du eman zaien aukeragatik, eta Parlamentuko “KulturAtrio” ekimenaren garrantzia azpimarratu du. Kolektiboaren historia laburbildu du, 1990 urtean egindako lehen erakusketaz geroztik, eta kolektiboaren aniztasun izaera nabarmendu du.

 

Xabier Celestino, erakusketan parte hartu duen artistetako batek, aitortu du “ohore bat izan dela horrelako espazio batean euren artelanak erakustea, izan ere, artistei plazak gustatzen zaizkie eta plaza hau ezin liteke hobea izan”. Txo! Bezalako kolektibo bat ezagutzera emateagatik eskerrak eman ditu, eta honek ere “taldearen izaera anitza” azpimarratu du, “bai jatorriagatik baita egiten dituzten lan desberdinengatik ere”.

 

Erakusketa inauguratu ostean, bisita gidatu bat egin dute artelanen inguruko azalpenak ematen, eta honetarako erakusketako hurrengo artista parte hartzaileen laguntza izan dute, Iker Valle, Aitor Ruiz de Egino, Sofía Arostegi eta Corné Nuham.

 

Ekitaldia Parlamentuko Atarian izan da eta bertaratu direnen artean, Maiorga Ramírez, Mahaiko Lehen Idazkaria, Virginia Alemán (Geroa Bai), Esther Korres (EH Bildu), Guzmán Garmendia (PSN), Fanny Carrillo eta Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu) izan dira.

 

Hetxo¡s erakusketa 46 artelanez osatuta dago, eskulturak, margolanak eta argazkiak dira batez ere, eta teknika desberdinak erabili dituzte, urtutako aluminioa, argazkia eta akrilikoa ehunean, airea, etab. Publikoari irekita egongo da martxoaren 3ra arte, 10etatik 20etara astelehentik ostiralera eta larunbatetan 11etatik 14etara.

 

Erakusketan parte hartzen duten artistak hurrengoak dira: Aitor Ruiz de Egino, Carlos Ausserladscheider, Corné Nuham, Gonzalo Etxebarria, Gorka Salmerón, Iker Valle, Inma Rodríguez, Javier Soto, Lu, Oaia Peruarena, Oihana Insausti, Olatz Goiburu, Patxi Laskarai, Peio Goello, Pelex, Sofía Arostegi, Susi Jorge Romaratezabala, Txiki Keixeta Aguirre, Xabier Celestino.