Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 29

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, gaitzetsi egiten du Kabulen iragan urtarrilaren 27an izandako atentatua.

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urtarrilaren 29an

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Kabulen iragan urtarrilaren 27an izandako atentatua.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1.- “Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Kabulen urtarrilaren 27an –larunbata– izandako gertakariak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkie zuzenean nahiz zeharka kaltetutako pertsona guztiei.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztiak premiatzen ditu adierazpen honekin bat egin dezaten eta indarkeria terrorista arbuiatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldi guztietan parte har dezaten.

 

4.- Adierazpen hau Afganistango Enbaxadari helaraztea”.