Noiz argitaratua Asteazkena, 2017.eko Abenduak 20

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez adierazten du bere borondatea dela Foruzaingoak Parlamentuaren egoitza zaintzeko lanak egiten jarrai dezan

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko abenduaren 20an

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eskatuta, zeinaren bidez adierazten baitu bere borondatea dela Foruzaingoak Parlamentuaren egoitza zaintzeko lanak egiten jarrai dezan.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute UPNk, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta PPNk; Geroa Baik eta EH Bilduk aurkako botoa eman dute, eta I-E abstenitu egin da.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Foruzaingoak Parlamentua –bai egoitzan lan egiten duten pertsonak (parlamentariak eta funtzionarioak), bai bertan dauden dokumentazioa, informazioa eta altzariak ere– zaintzeko eta babesteko lanak egiten jarrai dezan, gaur egun egiten duen moduan, eta ez du onartzen zerbitzu horren prestazioan murrizketak egiteko proposamena.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du adierazpen hau lehendakariaren bitartez jakinaraz dakion Nafarroako Gobernuari”.