Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 20

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu Altsasuko herrian eta Nafarroa osoan bakearekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 20an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu Altsasuko herrian eta Nafarroa osoan bakearekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren lehen puntua ahoz batez onetsi da. UPNk, PSNk eta PPNk bigarren eta hirugarren puntuen aurka bozkatu dute. Gainerako eragile parlamentarioek, aldiz, horien alde bozkatu dute.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

1. Nafarroako Parlamentuak berresten du Altsasuko herrian eta Nafarroa osoan bakearekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa, urtebete igaro delarik aipatu herrian izandako gertakari tamalgarrietatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du oso kezkatuta dagoela kasu horren inguruko gertakariekin, izaten ari den proportzionaltasun faltagatik, horixe baita ondokoetan adierazten dena:

 

Espetxe-zigor eskariak, 375 urte egiten dutenak, zeinen ondorioz Europako Batzordeko Eskubide eta Askatasunen alorreko arduradunak adierazi baitu beretzat gordetzen duela egokitzat jotzen dituen egintzak abian jartzeko eskubidea, tratatuen zaindari den aldetik.

 

Hiru gazteren prebentziozko espetxealdia, eta defentsak aurkeztutako froga gehienak atzera bota izana, horrek gazte horientzat ekar dezakeen berme falta eta babesgabetasunarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Altsasu kasuko organo judizial eskudunek proportzionaltasunez jokatzea eta erabat errespetatzea gazte horiek benetako babes judizialerako eta berme guztiak dituen prozesu baterako duten eskubidea.