Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 20

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Arartekoaren erakundea babesten baitu

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 20an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Arartekoaren erakundea babesten baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPN eta PPN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Arartekoaren erakundea babesten du, egungo titular Javier Eneriz Olaechea jaunak ordezkatzen duena, eta aitortzen du haren lana beharrezkoa dela eta objektibotasunez, independentziaz eta herritarren zerbitzurako jarduten duela.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du Arartekoak eginiko lana; izan ere, erakundea sortu zenetik baliagarria izan da Nafarroako Administrazio Publikoen jarduna ikuskatzeko eta herritarrei Nafarroako erakunde publikoekin dituzten harremanetan laguntzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak haren lan eta jarduketekiko errespeturik erabatekoena adierazten du.

 

Bestalde, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoak aurkeztutako idazki bat, zeinaren bidez adierazten baitu “erakunde honen arbuioa eta ondoeza, foru parlamentari batek iragan azaroaren 14an Hezkuntza Batzordean Nafarroako Arartekoari buruz erabilitako adierazpideengatik”. Bere idazkian, Nafarroako Arartekoak PSNko foru parlamentari Carlos Gimenok Hezkuntza Batzordean eginiko mintzaldi bat aipatzen du, irakasleen oposizioetarako zerrenda bakarraren gainean Arartekoak eginiko txosten bati buruzkoa.