Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroa 9

Nafarroako Gobernuak Reina Sofía Ospitalean Nafarroako Ospitaleguneari atxikitako irakaskuntza-dispositiboak ezartzeko aukera azter dezala eskatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onartua. 2017ko azaroaren 9an

1.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lantalde bat sor dezan hiru hilabeteko epean, zeinean parte hartuko baitute Osasun Departamentuko zuzendaritzako profesionalek nahiz Tuterako eta Iruñeko osasun-barrutiek, aztertze eta baloratze aldera ea zer aukera dagoen espezialitate mediko ezberdinei atxikitako irakaskuntza-dispositiboak ezartzeko Tuterako Reina Sofía ospitalean, eta konklusio-txosten bat eginen duena 2018a bukatu aitzin.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak aurkeztua.

 

UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin onartua.