Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroak 9

Gehienez ere hiru hilabeteko epean errefuxiatuak hartzeari dagokionez jada hartutako konpromisoak bete ditzan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onartua. 2017ko azaroaren 9an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen du gehienez ere hiru hilabeteko epean bete ditzan errefuxiatuak hartzeari dagokionez jada hartutako konpromisoak, hartara frogatuko baitu benetako borondatea daukala pertsona horiek Espainiako Estatura heltzeko beharrezkoak diren tresnak ezartzeko.

 

2.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio errefuxiatuak EBn sartzeko legezko bideak taxutu ditzan, pertsona-trafikoko sareak amaiarazteko eta gure mugetan ikusten ari garen gizaki-dramari bukaera emateko.

 

3.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio indarrik gabe utz dezala Herritarren Segurtasunari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren azken xedapenetatik lehenengoa.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak sustatutako ebazpena.

 

1. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin onartu da.  

 

2. puntua aho batez onartua izan da.

 

3. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onartu da.