Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroa 9

Parlamentuak eskatu du Reina Sofía Ospitalean Nafarroako Ospitaleguneari atxikitako irakaskuntza-dispositiboak ezartzeko aukera azter dadila

Uste du garapen-aukera bikaina litzatekeela Erriberako osasun-barrutiarentzat, non jada medikuei Oinarrizko Osasun Laguntzako prestakuntza ematen baitzaie eta Pediatriakoa ere aurreikusten baita

Gaurko osoko bilkuran onetsi duen ebazpen batean, UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “lantalde bat sor dezan hiru hilabeteko epean, zeinean parte hartuko baitute Osasun Departamentuko zuzendaritzako profesionalek nahiz Tuterako eta Iruñeko osasun-barrutiek, aztertze eta baloratze aldera ea zer aukera dagoen espezialitate mediko ezberdinei atxikitako irakaskuntza-dispositiboak ezartzeko Tuterako Reina Sofía ospitalean, eta konklusio-txosten bat eginen duena 2018a bukatu aitzin”.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak sustatutako ebazpen horren zioen azalpenean argudiatzen denez, Nafarroako Ospitaleguneko irakaskuntza-unitateei atxikitako irakaskuntza-dispositiboak eratzeko moduan dago Tuterako Osasun Barrutia. Izan ere, medikuei Oinarrizko Osasun Laguntzako prestakuntza ematen zaie gaur egun, eta Pediatrian gauza bera egitea proiektatu da.

 

Horiek horrela, proposatzaileak uste du Tuterako Reina Sofía Ospitalean Nafarroako Ospitaleguneko irakaskuntza-unitateei atxikitako irakaskuntza-dispositiboak sortzea “Erriberako osasun-barrutiarentzat garapen-aukera bikaina” litzatekeela.