Noiz argitaratua Asteazkena, 2017.eko Azaroa 8

Landa Garapen Batzordea Ultzamako Baserri Eskolan egon da bisitan

Caracol proiektua ezagutzea izan da helburua, bioeraikin irizpeak jarraituz eraikitako ikasgela eraikina, gaztandegi bat eta ohitura osasuntsuen inguruko ikasgela bat dituena

Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen, Ingurugiro eta Toki Administrazio Batzordea Ultzamako Lizaso herriko baserri-eskolan egon da bisitan, EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta. 2013an hasi zen irabazi-asmorik gabeko proiektua da, eta tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ohiturak eta bazterketa sozial arriskuan dauden edo eta ezgaitasuna duten pertsonen enplegua uztartzen ditu.

 

Bertaratu diren batzordeko kideak Carmen Segura, Luis Casado (UPN T.P.), Unai Hualde, Patxi Leuza (Geroa Bai T. P.), Maiorga Ramirez (EH Bildu T. P.), Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu) eta Conchi Ruiz (PSN T.P) izan dira.

 

Maiorga Ramirezek azaldu duenez, bisitaren helburua “proiektu honek landa esparruen garapenean, zailtasunak dituzten pertsonen enpleguan, hurbileko merkataritzaren areagotzean eta nekazaritza ekologikoan duen ekarpena ezagutzea izan da”.

 

Parlamentariek Baserri Eskola ezagutu dute, eta bertako eragileen eskutik Ultzama ibarreko ohiturak, kultura eta etnologia ezagutzeko burutzen dituzten ekintza “jasangarri” desberdinak ezagutu dituzte.

 

Baserri Eskolako arduradunek Caracol proiektua aurkeztu diete Batzordeko kideei, bioeraikin irizpideen arabera eraikitako ikasgela eraikin bat, barraskilo itxura duena. Hilabete barru inauguratuko dute eta bertan gaztandegi bat egonen da, jasangarritasun kontzeptuari jarraiki, eta ohitura osasuntsuen inguruko ikasgela bat ere bai.

 

Ekimen hau Nafarroako Slow Food mugimenduaren barnean dago, janari azkarraren filosofiaren aurkako printzipioak dituen mugimenduaren barnean.

 

Baserri Eskolaren helburua “Ultzaman turismoa bultzatzea da eta publiko mota guztiei egunerokoan kontsumitzen ditugun jakien jatorria erakustea, era berean zailtasun egoeran dauden pertsonen kontratazioa sustatzen da baratza ekologikoko eta baserriko lanak aurrera eramateko”.

 

Horrela, baserriko ekintza desberdinak ezagutu ostean, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta PSNko bozeramaileek bisita amaitu dute Ultzamako Baserri Eskolaren “esfortzu dibulgatzaile eta ekintzailea” nabarmenduz.

 

Ultzamako Baserri Eskola 2010. urtean martxan jarritako irabazi-asmorik gabeko proiektu bat da, Ultzama Fundazioaren bidez, 2013. Urtetik turismoa eta tokiko ohiturak bultzatzeko helburua dueña, publiko guztientzako ekintzak, tailerrak eta ikastaroak eskainiz.