Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Irailak 18

2017ko irailaren 18ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 18, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 18–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kontratuei publikoei buruzkoa.

Mahaiak hilabeteko epea ezarri du zuzenketak aurkezteko.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko 9/2010 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Ingelesaren ikaskuntzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Kataluniako maniobra sezesionistak, eta Kataluniako herritarrekin ordenamendu instituzional eta juridiko bat bera partekatzen jarraitzeko bere borondatea adierazten du. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. . Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Nafarroako hezkuntza-sistemaren beharrizanen eta errealitatearen araberako lan-eskaintza publiko bat egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, bai eta Esako urtegia handitzeko obren segurtasunaren inguruko hainbat alderdi jorratzeko departamentuarteko lan-taldearen ordezkaritza batena ere, azal ditzaten Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 6ko bilkuran hartutako erabakiaren edukia eta departamentuarteko lan-taldeak berak egindako txosten teknikoak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Osasuneko kontseilariarena, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuaren egoera nahiz hezur-muinaren transplanteak direla-eta gertatzen diren arazoak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Poliziei buruzko Legea dela-eta sindikatuekin izandako negoziazioei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, informa dezan AUDENASAren kapital-murrizketari buruz eta Nafarroako Gobernuaren 2017ko abuztuaren 23ko erabakiari buruz, zeinaren bidez garatu baita Nafarroako autobidearen lehen fasearen emakida-kontratuaren 7.4 klausula. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2017ko irailaren 13koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Volkswagen Navarra S.A.k VW2016 modelo berria fabrikatze aldera sustatutako enpresa-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- AFAPNA sindikatuarekin, bere iritzia adieraz dezan Hezkuntza Departamentuaren lan-eskaintza publikoa dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egindako informazioei buruz eta deialdi horretan “zerrenda bakarra” izenekoa ezartzeko daukan asmoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- CSIF Navarra sindikatuarekin, bere iritzia adieraz dezan Hezkuntza Departamentuaren lan-eskaintza publikoa dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egindako informazioei buruz eta deialdi horretan “zerrenda bakarra” izenekoa ezartzeko daukan asmoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- ANPE sindikatuarekin, bere iritzia adieraz dezan Hezkuntza Departamentuaren lan-eskaintza publikoa dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egindako informazioei buruz eta deialdi horretan “zerrenda bakarra” izenekoa ezartzeko daukan asmoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako CCOO sindikatuarekin, bere iritzia adieraz dezan Hezkuntza Departamentuaren lan-eskaintza publikoa dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egindako informazioei buruz eta deialdi horretan “zerrenda bakarra” izenekoa ezartzeko daukan asmoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Nafarroako FETE-UGT sindikatuarekin, bere iritzia adieraz dezan Hezkuntza Departamentuaren lan-eskaintza publikoa dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egindako informazioei buruz eta deialdi horretan “zerrenda bakarra” izenekoa ezartzeko daukan asmoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Santiago Maldonado agertzearen aldeko Nafarroako Batzordearen ordezkariekin, ezagutzera eman ditzaten txiletar gaztea abuztuaren 1ean maputxeen herriaren manifestazio batean parte hartzen ari zelarik desagertu ondoren egin dituzten jarduketak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Bisita Erronkarira. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Bisita Barcelosako eta Santa Anako zelaiguneetara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Bisita Hondakinak berrerabilera eta birziklapenerako prestatzeko Nafarroako “Traperos de Emaús” zentrora. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordeak irailaren 8an erabaki zuen ondorioak aurkezteko epea luza zedin eskatzea, eta Mahaiak gaur erabaki du 2017ko irailaren 30ean bukatu beharreko epea 2017ko azaroaren 30era arte luzatzea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako medikuen lan-prekarietateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldeko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Lodosako Ángel Martinez Baigorri HLHIPan aurrematrikulatutako zenbait anai-arreba herriko ikastetxe pribatu itundura bidaltzeari buruzkoa eta Sarrigurengo Hermanas Úriz Pi HLHIPari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Katalunian erreferendum ilegal bat deitu izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak hurrengo oposizioetarako zerrenda bakarra ezartzeko asmoei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentua prestatzen ari den lan-eskaintza publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen negoziazioa sindikatuekin zertan den jakitekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Langile publikoen soldata-igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Kontu Irekiei buruzko Foru Legean aurreikusitako tresnak herritarren esku jartzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Ogasuneko ikuskatzaileen lan-eskaintza publikoko azterketak azkartzeko neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Kalitatezko enplegua sortze aldera sozietateen gaineko zergan egindako kenkariak izan dituzten enpresei egindako kontrolei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Corellako Bigarren Hezkuntzako Alhama Institutuan DBHko 2. eta 4. mailetako ikasgelak Gorputz Hezkuntzako ikasgaia gaztelaniaz emateko ez bikoiztearen arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Hezkuntza Departamentuak zergatik ez dien konponbide egokirik eman Tulebrasko, Barillasko eta Fontellasko familiei, zeinen seme-alabak ezin baitzaizkio atxiki beren erreferentziazko ikastetxe publikoetako lanaldi jarraituari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Tuterako katedraleko Judizioaren Atea zaharberritzeko obren hasieran izandako atzerapenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Barne-merkatuan informazio eta sustapen jarduerak egite aldera kontseilu arau-emaileekin lortutako konponbideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresa publikoetako administrazio kontseiluen osaerari eta osaera hori gaurko garaiak eta Gobernutik aldarrikatzen den politikak behar dituzten helburuei egokitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziazio-prozesua zertan den jakitekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Adingabeei laguntzeko aurrekontu-partidan izandako murrizketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Erriberan DBHI berri bat eraikitzeari dagokionez Hezkuntza Departamentuak egindako zuzemenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxearen beharrizanak asetzeko beharrezkoak diren irakasle eta lanpostu guztiak izan gabe ikasturteari ekin dioten ikastetxe publikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan telelana ezartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Etxetresna elektrikoak konpontzeko jarduerako pizgarri fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak ENCORE-Ingurumenari buruzko Europako Erregioen Konferentzian parte hartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2017ko irailaren 13koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga onesten duena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ruiz López andrea Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariora atxiki izanaren jakinarazpena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Garapen Ekonomikorako Batzordeko osaera aldatu izanaren jakinarazpena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak zenbait batzordetako eta lantaldetako osaera aldatu izanaren jakinarazpena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak zenbait batzordetako osaera aldatu izanaren jakinarazpena.

- Mahaiak erabaki du behin-behinekoz onartzea Mónica Hernández Grau andreak aurkeztutako eskari-idazkia, zeinaren bidez eskatu baitzuen Nafarroako Gazteriaren Kontseilua premia zedin Nafarroako Gazte Parlamentuaren proiekturako azken hautapen-prozesua errepikatzera eta hura osatzen duten elkarteetan berdintasun-politikak ezartzera.

- Mahaiak ez du onartu Yosheba Miren Sainz de la Higuera jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, Andar en bicicleta es salud y ahorro eta No guerras ni armas atómicas, biológicas... manifestuei buruzkoa.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onartu Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak gai-zerrendatik kanpo aurkeztutako adierazpen instituzionala, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ETA banda terrorista desegitea exigitzen baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkako botoa eman dute, eta UPN, PSN eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

- Mahaiak erabaki du 2017ko urriaren 5ean bukatuko dela Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epea.