Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Irailak 4

2017ko irailaren 4ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 4, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 4–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

-Nafarroako 2016ko kontu orokorrei buruzkoa.

Proiektua Kontuen Ganberari igorriko zaio, txostena egin dezan.

- Kreditu-gehigarria ematen diona “Nafarroako Kazetariak” elkarteari, Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegoak 2016an egindako gastua konpentsatzeko.

- Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako itun sozialak arautzen dituena.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak datorren osteguneko 14:00ak arteko epea ireki du, taldeek izenda ditzaten Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren legedia aldatzeko Lege proposamena Diputatuen Kongresuan defendatu behar duten foru parlamentariak.

 

INTERPELAZIOAK:

- Munduari helarazten zaion sanferminen irudiari eta, oro har, sanferminetako turismoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Errepideen egoera ona, horien kontserbazioa eta horiek eskariaren eta garaien eskakizunen arabera eboluzionatzea bermatze aldera Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Eskola Publikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikastetxe-sare publikoaren garapena bultzatzeari eta baldintzak hobetzeari buruz darabiltzan aurreikuspenei buruzkoa, bai eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan izandako murrizketak lehengoratzearen inguruko aurreikuspenei buruzkoa ere. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztutako mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak agintari eskudunei eskatzen die estatuko nahiz nazioarteko legedi indarduna kontuan har dezaten gaixotasun larriak dituzten presoak espetxetik ateratzeari begira hartu beharreko erabakiak hartzean.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da nafar talentudunak itzultzeko plan bat taxutu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina Altuna Ochotorena andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, terrorismo delituak preskribaezinak izan daitezen, gizateriaren aurkako delituak izateagatik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da bidezko diren zuzemenak egin ditzan Iruñeko Udalarekin, azken horrek Iruñeko kale, etorbide edo plaza bat Miguel Ángel Blancoren omenez eskain dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko zuzemenak egin ditzan, zigorren proportzionaltasunari dagokionez Oinarrizko Eskubideen Europako Gutuna betetzen dela bermatzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da unibertsitate beken deialdi justu eta orekatu bat presta dezan 2017-2018 ikasturterako, Nafarroako Unibertsitateko ikasleei aukera berdintasuna bermatuko diena. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduetako tasak murriztea ahalbidetuko duen formula bat bila dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du “itun antijihadista”, helburu duena askatasunen defentsarako eta terrorismoaren aurkako borrokarako batasuna sendotzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Sustapen Ministerioaren idazkia, honako erabaki honi buruzkoa: “Sustapen Ministerioa eta Renfe eta Adif enpresak premiatzen dira Tafallako tren geltokian arreta pertsonalizatuko zerbitzua manten dezaten eta zerbitzu guztien hobekuntza plan bat abian jar dezaten”.

- Nafarroako Gobernuak prestatutako dokumentua, honako erabaki hau betetze aldera: “Nafarroako Gobernua premiatzen da garbiketa zerbitzuen kontratazio publikoari buruzko txosten bat egin dezan”.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da PFEZaren erreforma fiskala onbidera dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da nafarren interesak lehenets ditzan interes partidisten aldean. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua premiatzen da familia-ikuspegi bat txerta dezan politika publiko guztietan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Ospitaleguneko farmakoen kudeaketaren gaineko txostenari buruz informa dezan. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, informa dezan Lufthansa konpainiarekin Sodena enpresa publikoaren bitartez lortutako akordioari buruz, Iruña eta Frankfurt lotuko dituen aire-bide berria ezartzekoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, azal dezan bere departamentuak prestatutako araudi berria, erakunde sindikalei ordezkaritasunaren arabera ematekoak diren diru-laguntzen gainekoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal ditzan bere departamentuak Foruzaingoaren Belosoko egoitza nagusia aldatzeko dituen planak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2017ko uztailaren 26ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Lekunberri de Corte, SLk Lekunberrin sustatutako enpresa-proiektua.

- Nafarroako Gobernuaren 2017ko uztailaren 26ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Torraspapel, SAk aurkeztutako inbertsio-proiektua, Leitzan paper termiko eta metalizatuen sorta eta paperok egiteko ahalmena handitzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, berdintasunean hezteko plan estrategikoa aurkez dezan eta informa dezan haren kronogramari, edukiei, dakarren irakasle-prestakuntzari eta hura abian jartzeko hautatutako 16 ikastetxe pilotuak aukeratzeko irizpideei buruz. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Bilduk eta Ezkerrak Foruzaingoaren ospearen aurka Tafallan abiarazitako kanpainaren balorazioa egin dezan eta auzi hori dela-eta bere departamentuak egindakoa azal dezan, baldin eta ezer egin badu. Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldeko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan Foruzaingoko zer giza baliabidek eta baliabide materialek parte hartu duten 2017ko Sanferminetan eta nola antolatu den Foruzaingoak esleiturik dituen gainerako zerbitzuekiko arreta. Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldeko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, errenta bermaturako partidaren aurrekontu-egoera eta ekitaldi honetarako aurreikuspenak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldeko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezan zer dela-eta erabaki duen errenta bermatuaren jasotzaileak kontratatzeko pizgarrien partida murriztea. Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldeko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan salestarren orubeko lurzatiak lizitatzearren NASUVINSAk hartutako erabakiari buruz eta Iruñeko Udalak egindako eskaria –2012ko ekainaren 13an onetsitako Udalez gaindiko Plan Sektoriala eta 2015eko ekainaren 26ko Plan Berezia aldatzea– aintzat ez hartzeko arrazoiei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, NASUVINSAk salestarren ikastetxeko lurzatiak enkante bidez lizitatzea erabaki izana eta enkante-eredua aldatzen duen hitzarmen berri bat negoziatzeko erabakia azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Nafarroan izaera publikoko balizko finantza entitate bat sortzeko lehiaketa berria azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan farmazia prestazioen kudeaketa zerbitzuan Ammas taldeko zahar-etxeen fakturazioaren auditoria, zeina Foru Ogasunak egin baitu, bai eta horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 21eko 1054/5016 Ebazpenarekin duen lotura ere. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, soldata-arraila murrizteko aurreikusitako jarduketak eta Nafarroa 2020 Industria Planeko nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko bateragarritasun-neurrien garapena azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Salestarren udalez gaindiko proiektu sektoriala dela-eta bere departamentuak egindako azken jarduketak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, medikamentuen erabilera arrazoizkoa izan dadin eta farmazia-gastuari mugapean eusteko berariazko plana azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Arartekoarena, PFEZari buruzko Foru Legearen 2015eko aldaketa dela-eta hainbat zergadunek aurkeztutako kexei buruz onetsitako ebazpena azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Frantziako Administrazioak Hendaiatik Bordelera bitarteko trenbide-azpiegiturei dagokienez hartutako erabakiei buruz eta erabaki horiek Kantauriko eta Mediterraneoko korridorean, Euskal Y-tik Iruñera bitarte, izanen duen eraginari buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Hondakinei buruzko 2017-2027 Planaren betetze-mailari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako lehendakariordearena, azal dezan zertan diren Abiadura Handiko Trena eraikitzeko hitzarmen berriari buruzko elkarrizketak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, salestarren proiektua zertan den azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, azal ditzan Gobernuak kontratazio publikoaren lizitazioaren arloan darabiltzan irizpideak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako SOS-Arrazakeria Elkartearen eskaria, Nafarroako Parlamentuak gonbita igor diezaien Tarajaleko Biktimen Senitartekoen Elkarteak Nafarroako Parlamentura joateko izendatutako hamalau pertsonei (lan-bilkura eta harrera).

Horren aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak; Nafarroako Alderdi Sozialista abstenitu da, eta UPN eta PPNk aurka bozkatu dute.

- Salhaketa Nafarroa elkartearen ordezkariekin, Nafarroako Foru Komunitateak espetxe arloko eskumenak bereganatzeko eskaria dela-eta egindako txostena aurkez dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista tale parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Iruñeko espetxean lan egiten duten kolektiboen ordezkariekin, espetxearen egoera eta gabeziak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- ANFASen ordezkariekin, 'Situación y Demandas de las Personas con Discapacidad Intelectual o Trastornos de Desarrollo con Grandes Necesidades de Apoyo (DIGNA)’ izeneko txostena aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Erreniegako Hilobiak kolektiboaren ordezkariekin, fusilatu zituzten alderdi horretako bizilagunen familiartekoenganako nahiz Erreniega mendian lurperatuta dautzanenganako errekonozimenduaren eta erreparazioaren memorial bat eraikitzeko proiektua azal dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Médicos de Mundo elkartearen ordezkariekin, Nafarroako prostituzioari buruzko diagnostikoaren ondorioak aurkez ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Médicos de Mundo elkartearen ordezkariekin, emakumeen genitalen ebaketari buruzko inkestaren emaitzak aurkez ditzaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Azagrako hezkuntza-erkidegoarekin, herrian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu bat eraikitzearen garrantzia azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Coral Herrera Gómez andrearekin, “maitasuna” kontzeptuak pertsona gazteen arteko indarkeria matxistak prebenitzearekin daukan zerikusia azal dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Turismo eta Merkataritza Zuzendaritzari atxikitako langileen ordezkari sindikal batzuekin, Nafarroan turismoaren kudeaketa berrantolatzeko aukerari buruz egiten duten analisia eta balorazioa azal dezaten. Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteko María Luisa de Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Al-Anon familia-taldearen ordezkaritza batekin, pertsona alkoholikoen senitartekoen eta lagunen lan-programa aurkez dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- CEAR eta Gurutze Gorria elkarteen ordezkariekin, azal dezaten zertan dagoen asilo-eskatzaileei harrera emateko programa gaur egun. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Bisita Tuterako Reina Sofía Ospitaleko alderdi berriko eraikinera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Bisita Berako Ricardo Baroja ikastetxera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Bisita Santa Crizko aztarnategira. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ondoko espediente-zenbakiekiko galderak erretiratzea: 16/POR-00431, 9-16/POR-00464, 9-16/POR-00465, 9-16/POR-00468, 9-17/POR-00047, 9-17/POR-00088, 9-17/POR-00092, 9-17/POR-00093, 9-17/POR-00094, 9-17/POR-00182, 9-17/POR-00205, 9-17/POR-00253 eta 9-17/POR-00273. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Espetxetik irten ostean ETAko kideei omenaldi-ekitaldiak egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Honako galdera hau idatziz erantzuteko galdera bihurtuko da: Nafarroako Gobernuak bizilagun-erkidegoetan energia alorreko trantsizioari laguntzeko eginen dituen urratsei buruzkoa eta energia berriztagarrietako murrizketa berriaren aitzineko jarrerari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Emakume alargunei lanbide arteko gutxieneko soldata ordaintzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- San Fermin festetako txupinazoan ikurrina jarri izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- San Fermin festetan hotel-egonaldiak jaitsi izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Idatzizko toki-hedabide batean Nafarroako Gobernuko lehendakariari egindako elkarrizketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, Kontratu Publikoei buruzko Legean edo Nafarroako bestelako lege edo xedapenetan amatasun eta aitatasun baimenen ekiparazioa aplikatzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Osasun-kudeatzaileen profesionalizazioaren, burutzak gardentasunez hautatzearen eta bateraezintasunak zabaltzearen alde Legebiltzarreko Osoko Bilkurak martxoaren 16an onetsitako erabakia betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- SOS Nafarroak oihanzainei Arguedasen eta Funesen duela egun batzuk izandako suteen berri ez emateko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoak Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren eginkizunak bere gain hartuko lituzkeen esklusibotasuneko polizia-eredu baten eskariari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako Departamentuak Enplegu Ministerioarengandiko 1,6 milioi euro, langabetuentzako enplegu-politika aktiboetara bideratuak, errefusatzeko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Langabeziaren igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- UNATI-Genero Identitatearen Nahasmenduak Artatzeko Unitatea desagertzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuak UNATI-Genero Identitatearen Nahasmenduak Artatzeko Unitatea desmuntatzeko izan dituen arrazoiei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Gizarteratzerako eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea erregelamendu bidez garatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Derrigorrezkoak ez diren goi mailako ikasketak egin ahal izateko bekei eta laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuaren 2018ko lan eskaintza publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Berako Ricardo Baroja eskola publikoko espazioen erabilerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Sarrigurengo Udalez gaindiko Plan Sektorialean jasotako haur eskolari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea Nafarroako Gobernuak asmorik al duen 2018ko aurrekontuetan abiadura handiko trena garatzeko aurrekontu-lerrorik jasotzeko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Santa Crizko aztarnategiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea Nafarroako Gobernuak ba al duen asmorik Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko, 2018an abiadura handiko trenaren obra egin ahal izan dadin Nafarroan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioari atxikitako foru parlamentari Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuan izan diren kargu-kentzeei eta dimisioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Erlijioko irakasleei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua ezartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Mina Muga proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketaren testu bateginari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Osasun etxeetan udako hilabeteetan berrantolamendu-arloan hartuko diren neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Udalaren jarrera ikusita Iruñeko merkataritza txikia defendatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko txikizkako merkataritza sanferminetako merkataritza ilegalaren aitzinean defendatzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- 2016-2017 ikasturterako beken eta laguntzen deialdi orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Garesko oinarrizko osasun-barrutian larrialdietako eta larrialdietatik kanpoko osasun-garraioak egindako irteerei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak nahiz unibertsitate-ikasketak egiten dituzten ikasleentzako 2017-2018 ikasturterako beken deialdi orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Arte Gaztearen 2017ko Topaketei buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Miren Julia Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Kulturaren Plan Estrategikoa prestatzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Miren Julia Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa zer zuzemen egin dituen Hezkuntza Departamentuak, behin lanaldi jarraitua ezarrita Fontellasko ikasleak bazkaldu ondoren beren etxeetara itzuli ahal izan daitezen Monte San Julián ikastetxe publikotik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa zer zuzemen egin dituen Hezkuntza Departamentuak, behin lanaldi jarraitua ezarrita Tulebrasko eta Barillasko ikasleak bazkaldu ondoren beren etxeetara itzuli ahal izan daitezen Cascanteko Santa Vicenta María ikastetxe publikotik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 10.1 761/2017 Ebazpena, ekainaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari 2017an nazioartekotze-jarduerak garatzeko emandako agindua formalizatzen da eta horretarako beharrezkoa den gastua baimentzen da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2017ko uztailaren 26koa. Horren bidez, Santa María de Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko baimena berritzeari dagokionez emandako entzunaldian aurkeztu beharreko alegazio-idazkia onesten da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2017ko ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2017ko ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2017ko bigarren hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoei txosten bat eskatu die Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari buruz.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2/2017 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Kontuen Ganberako lehendakariaren erabakia, zeinaren bidez aintzat hartzen baititu “Ultzamako Udalak iragarki ofizialetan izandako gastuei buruz” eta “Ilurdotzen lur-irristatzeak egonkortzeko obrei eta desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzeari dagokienez Esteribarko Udaleko Osoko Bilkurak hartutako erabakiei buruz” fiskalizazio-txostenak egiteko eskariak

- Mahaiak erabaki du Parlamentuko Aldizkarian argitara dadila “Nafarroako Ospitaleguneko farmakoen kudeaketari” buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak ekainaren 27an sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak abuztuaren 9an sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak abuztuaren 18an sartu baitziren erregistroan.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du honako idazki hau ez onartzea: Eskari-idazkia, salaketen eta zehapen-espedienteen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua ustez egiten ari den legezkontrakotasunei buruzkoa. Rafael Tapia Casamayor jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du honako idazki hau ez onartzea: Eskari-idazkia, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak atxilotutakoen oinarrizko eskubideen urraketari buruzkoa. Yosheba Miren Sáinz de la Higuera y Gartzia jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du ez onartzea Yosheba Miren Sáinz de la Higuera y Gartzia jaunak munduko kontaminazioari buruz aurkeztutako eskari-idazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren idazkia, zeinaren bidez Buil García jauna izendatzen baitu eledun, eta Sáez Barrao andrea, eledunaren ondoko. Txosten bat eskatu diote legebiltzarreko Zerbitzu juridikoei talde parlamentario baten eleduna izendatzeko prozedurari buruz.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Auzitegi Nagusiaren jarduerei eta funtzionamenduari buruzko 2016ko oroitidazkia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak igorria. Proposatuko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak agerraldia egin dezala, oroitidazkia batzordean aurkezteko.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Udal autonomiari eta tokiko egintzen gaineko kontrol parlamentarioari buruzko 36/2017 Irizpena, Nafarroako Kontseiluak emana.

Nafarroako Kontseiluak ondorioztatzen du ezen, “oro har, Espainiako Konstituzioan eta Foruaren Hobekuntzan jasotako udal autonomia muga bat dela Parlamentuak dauzkan kontrol-eskumenetarako. Gisa berean, ez dagokio Nafarroako Parlamentuari toki-entitateen ekintzak ikertu, kontrolatu eta fiskalizatzea. Ultzamako biometanizazio plantari buruzko Ikerketa Batzordeak ez du urratzen tokiko autonomiaren printzipioa, zeren eta azpimarra jartzen baitu Nafarroako Gobernuak emandako laguntzetatik eta diru-laguntzetatik heldu diren funts publikoetan duen eraginean".

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Gobernuaren 2017ko ekainaren 28ko Erabakia, zeinaren bidez aintzat hartzen baitu Eledunen Batzarrak 2017ko ekainaren 19an onetsitako adierazpen instituzionala. Adierazpen horren bidez Nafarroako Parlamentuak bizikidetasunarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko bere konpromiso irmoa adierazten du, eta Altsasuko gazteen kasuaren inguruko gertakarien bilakaerarekin kezkatuta dagoela adierazten du. Adierazpenean, Nafarroako Gobernuari eskatu zitzaion egin beharreko zuzemenak egin zitzan, espetxeratuta dauden gazteak nola eta zer egoeratan dauden jakiteko. Era berean, Parlamentuko lehendakariari agindu zion helburu berarekin behar ziren zuzemenak egin zitzan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Miguel Ángel Blanco Alderdi Popularreko zinegotziaren bahiketa eta ondorengo hilketa, haren heriotzaren 20. urteurrenean. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, PSN, PPN eta I-Ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu Nafarroa abstenitu da; Podemos-Ahal Duguk 1. eta 3. puntuen alde bozkatu du eta 2. puntuan abstenitu da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Miguel Ángel Blanco Alderdi Popularreko zinegotziaren bahiketa eta ondorengo hilketa, haren heriotzaren 20. urteurrenean.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak ETAri exigitzen dio behin betikoz desegin dadin, biktimei barkamena eska diezaien eta oraindik ere argitu gabe dauden ehunka hilketa argitzen lagundu dezan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aitortza adierazten die ETAren terrorismoaren biktimei, eta haien samina eta sufrimendua ahantz dadila eragozteko konpromisoa hartzen du, biktimei zor zaien memoria, duintasuna eta justizia emanez.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak pertsona guztien giza eskubideekiko konpromisoa adierazten du, bai eta Nafarroan edo Nafarroatik kanpo gertatutako indarkeria-ekintza guztien aurka dagoela ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk aurka; PSNk 1. puntuaren alde bozkatu du eta 2. puntuan abstenitu da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak pertsona guztien giza eskubideekiko konpromisoa adierazten du, bai eta Nafarroan edo Nafarroatik kanpo gertatutako indarkeria-ekintza guztiekiko arbuioa ere. Halaber, konpromisoa agertzen du gizartearekin batera lanean jarduteko, bake eta bizikidetasun egoera baten alde zeinean bermatuko baita gertatutakoa ez dela errepikatuko, zintzotasunez eta indarkeriaren eta biktimen erabilpen politikoa eta partidista egiteari uko eginez.

 

2. Nafarroako Parlamentuak biktima guztien oroitzapen, justizia eta erreparaziorako eskubidearekiko bere konpromisoa adierazten du, egunotan bereziki izanik gogoan Miguel Ángel Blanco eta Germán Rodríguez”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du batere ados ez dagoela fiskalak Altsasuko 7 gazteen aurka 50 urteko espetxe-zigorra eta beste prozesatuaren aurka hamabi urte eta erdikoa eskatzearekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN, PSN eta PPNk aurka.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere desadostasunik bipilena adierazten du fiskalak Altsasuko 7 gazte auzipeturen aurka 50 urteko espetxe-zigorra eta beste auzipetuaren aurka hamabi urte eta erdikoa eskatzearekin, eta adierazten du kezka handia duela gertakarien bilakaera dela eta, ikusirik kasu honek iritsi duen desproportzioaren eta zentzugabekeriaren onartezina.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bizikidetasunarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko bere konpromiso irmoa, haiek zuzenbide-estatu demokratiko baten berezko printzipioak diren aldetik, eta adierazten du kasu honetan dagoen desproportzioa normaltasun eta bizikidetasun demokratikoen aurkakoa dela.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berresten du aldeztu egiten duela Nafarroako Probintzia Auzitegiak emandako zio-azalpena, oinarritzekoa ez dagoela zantzurik gertakariak terrorismo gisa kalifikatzeko; hortaz, berriro dio iragan urriaren 15ean Altsasun gertatutakoen instrukzioa eta epaiketa egiteko eskumena Iruñeko epaitegiena izan beharko litzatekeela”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Ebroren arro hidrografikoaren Nafarroako tartea sar dadila Lehortearen ondoriozko kalteak leuntzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 9ko 10/2017 Errege Lege Dekretuan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; PPN 1. puntuan abstenitu da eta 2. puntuaren alde bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Ebroren arro hidrografikoaren Nafarroako tartea sar dezala Lehortearen ondoriozko kalteak leuntzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 9ko 10/2017 Errege Lege Dekretuaren aplikazio-esparruan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa erakusten die Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak helburu horrekin abiarazten dituen ekimen guztiei”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu gertatutako indarkeria ez-legitimoko ekintza guztiak. Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, G.P. Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk aurka; EH Bildu Nafarroa eta PSN abstenitu dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak gure erkidegoaren barruan nahiz kanpoan gertatutako indarkeria ez-legitimoko ekintza guztiak gaitzesten ditu.

 

2. Nafarroako Parlamentua konprometitzen da ez ametitzera indarkeria ez-legitimoaren biktimen sufrimendua ahanzturan erortzerik ez eta gertatuaren kontaketa aldrebestua izaterik ere”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak erabat deitoratzen eta arbuiatzen ditu Otsoportilloko leize-zuloan kokatutako eskulturaren aurka izandako erasoa eta agerturiko mehatxu faxistak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erabat deitoratzen eta arbuiatzen ditu Otsoportilloko leize-zuloan kokatutako eskulturaren aurka pasa den larunbatean izandako erasoa eta han agerturiko mehatxu faxistak, eta adierazten du horrelako jarrerek ez dutela tokirik Nafarroako gizartean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du horrelako bandalismo-ekintzak umiliazio bat direla frankismoaren biktimentzat.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du memoria historikoarekiko bere konpromisoa, eta bere babesa ematen die frankismoaren biktimentzako omenaldi-, errekonozimendu- eta erreparazio-ekitaldi guztiei. Orobat, Legebiltzarrak adierazten du bere borondatea dela horiek guztiak normaltasun osoz egin daitezen, inolako hertsapenik edo probokaziorik gabe eta gizartearen nahiz erakundeen esku-hartze ahal den handienarekin”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Rozalejoko Markesaren jauregiaren okupazio ilegala. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, PSN eta PPNk alde bozkatu dute; EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Rozalejoko Markesaren jauregiaren okupazio ilegala”.

 

PPNren adierazpen-proposamenak bigarren puntu bat zuen, onetsi ez dena; honako hau zioen: “2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du erakina berehala hustu dezan”. UPN, PSN eta PPNk alde bozkatu dute; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Barne Ministerioaren erantzuna, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzak igorritako idazkiari. Idazki hori igorri du Eledunen Batzarrak 2017ko ekainaren 19an egindako bilkuran, adierazpen instituzional batean, onetsitakoa bete eta betearazteko. Haren bidez, Nafarroako Parlamentuak bizikidetasunarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko bere konpromiso irmoa adierazten du, eta Altsasuko gazteen kasuaren inguruko gertakarien bilakaerarekin kezkatuta dagoela adierazten du. Bere idazkian, Ministerioak adierazi du “ezin duela askatasun-gabetuta dauden pertsonei buruzko daturik eman, horri buruz legedi indardunak ezarritakoari jarraituz”.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2017ko bigarren seihilekoa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 77/2017 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez xedatzen baita Pilar Yoldi López andreak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari kargua uzten duela. Erabaki dute beste lehendakari bat hautatzeko prozesua irekitzea.

 

- Hurrengo bilkura batean aztertzeko geratu da iritzi publikoari buruzko barometroaren inkestarako NUPek taxutu duen behin betiko galdetegia.