Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Ekainak 26

2017ko ekainaren 26ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, EKAINAK 26, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, ekainak 26–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

2.1 Diputatuen Kongresuaren erabakia, ekainaren 12koa, izapidera onartzen duena Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren legedia aldatzeko Lege proposamena. (9-17/PRC-00001).

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Bizikletari buruzko Nafarroako Plan Zuzendaria onets dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Cascanteko Santa Vicenta María ikastetxe publikoan eskolatutako Barillasko eta Tulebrasko haurren familia gehienen planteamendua aintzat har dezan eta hartu beharreko neurriak har ditzan Tuterako Monte San Julián ikastetxe publikoan eskolatutako Fontellasko haurrak etxera itzuli ahal izan daitezen ikastorduak bukatutakoan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duen maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua alda dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako egutegian egindako aldaketen ondorioez informa dezan (errekuperazio-ebaluazioen emaitza, aurreko urteekiko konparazioa, ikasturtearen amaierako egutegiaren antolamendua, errekuperaziorik gabeko ikasleengan horrek izan duen eragina, eta abar). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Nafarroako turismoaren kudeaketarako sozietate publiko bat sortzeko proposamena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, lurralde-eredua eta landa eremuko larrialdien eredua azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, euskarari bultzada emate aldera Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak sinatutako hitzarmena azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lizarrako Udalaren ordezkaritza batekin, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salak Oncineda kasuari buruz emandako apelazio-epaiak sortutako egoera azal dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Eskaria, Lizarrako Udaleko idazkariaren agerraldia sar dadin Lizarrako Udalaren ordezkaritza batekin egin beharreko lan-bilkuran, zeinaren helburua baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salak Ocineda kasuari buruz emandako apelazio-epaiak sortutako egoera azaltzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Herrikoa-Ikasleen gurasoen elkarteen federazioaren ordezkaritza batekin, iraileko azterketak ekainera ekarri izanaren ondorioz 2016/2017 ikasturtearen amaieran Nafarroako Foru Komunitateko BHIetan egutegia aldatzeak eragindako egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Herrikoa-Ikasleen gurasoen elkarteen federazioaren ordezkaritza batekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako egutegian egindako aldaketen ondorioz izandako aldaketak azal eta balora ditzan (ikasturtearen amaierako eta hasierako egutegiaren antolamendua, iraileko deialdia desagertzea, errekuperaziorik egin behar ez duten ikasleengan duen eragina, eta abar). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Herrikoa-Ikasleen gurasoen elkarteen federazioaren ordezkaritza batekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako egutegian egindako aldaketen ondorioz izandako aldaketak azal eta balora ditzan (ikasturtearen amaierako eta hasierako egutegiaren antolamendua, iraileko deialdia desagertzea, errekuperaziorik egin behar ez duten ikasleengan duen eragina, eta abar). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Herrikoa-Ikasleen gurasoen elkarteen federazioaren ordezkaritza batekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako egutegian egindako aldaketen ondorioz izandako aldaketak azal eta balora ditzan (ikasturtearen amaierako eta hasierako egutegiaren antolamendua, iraileko deialdia desagertzea, errekuperaziorik egin behar ez duten ikasleengan duen eragina, eta abar). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- ADI-Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkartearen ordezkaritza batekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako egutegian egindako aldaketen ondorioz izandako aldaketak azal eta balora ditzan (ikasturtearen amaierako eta hasierako egutegiaren antolamendua, iraileko deialdia desagertzea, errekuperaziorik egin behar ez duten ikasleengan duen eragina, eta abar). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- GURELUR talde ekologistaren ordezkaritza batekin, EDER partzuergoa, Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin, Tuterako Barcelosako eta Canrasoko pinudietan egiten ari den jarduketari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- STEE-EILAS sindikatuaren ordezkaritza batekin, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren 1081/2017 Ebazpenari buruzko bere jarrera azal dezan. Ebazpenak ezartzen du bitarteko irakasleek prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa daukatela frogatu behar dutela 2017-2018 ikasturtetik aitzina. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Mahaiak erabaki du Osasun eta Hezkuntza batzordeetako talde parlamentarioetako eta foru parlamentarien elkarteetako bina kide joan daitezela bisitan heldu den irailaren 5ean Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen Albaceteko Medikuntza Fakultatera. Eskaria Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek egin dute. Bisita hori dela-eta, UPNk eta PPNk proposatu dute Albaceteko Medikuntza Fakultatera joateaz gain Alzirako Ospitalera ere joatea bisitan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek aurkako botoa eman dutenez –UPNk eta PPNk, berriz, aldekoa–, ez da proposamena onartu.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Mahaiak erabaki du Ultzamako Udalari ematea Nafarroako Parlamentuaren 009ko otsailaren 19ko txosten juridikoa, Nafarroako Parlamentuaren Artxiboan baitago. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruaren txostena eta Legebiltzarreko legelari nagusiaren adostasuna.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Funtzionario publikoek edo eskuin muturreko taldeek eragindako indarkeriazko gertakarien gaineko informazioa bilduko lukeen dokumentu-funts bat sortzeari buruzko galdera erretiratzea (9-17/POR-00207) eta galdera idatzi bihurtzea 110/1986 Foru Dekretua aldatzeari buruzko ahozko galdera.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak parte hartzen duen enpresa publikoetako administrazio kontseiluen osaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuko lehendakariak EH Bilduri exigituko dion ETAren atentatuak gaitzets ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Gobernuak landa eremuko larrialdietarako dituen planei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Heldu den ikasturterako lanaldi jarraitua ezartzeak zenbait ikastetxetan eragindako antolamendu-arazoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Aniztasunerako Arretaren Plan Estrategikoa prestatze aldera Hezkuntza Departamentuak ezarritako sistemari eta aurreikuspenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Cascanteko Santa Vicenta María ikastetxe publikoko ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Tuterako Valle del Ebro BHIn egiteko eskubideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak hautatzekoak diren Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko hiru kideen hautagaitza, Cristina Bayona Sáez, Javier Miranda Erro eta Iosu Ardaiz Loyolak osatua, aldarrikatzea. Hautagaitza Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Mahaiak Haurren aldeko Nafarroako Aliantzaren jarraipen-batzordeko hiru kide hautatzeko arauak onetsi ditu.

Onetsitako arauekin bat, hautagaitzak Batzordeko Mahaiari aurkeztuko zaizkio bilkura hasten denean. Hautagaiek Eskubide Sozialetako Batzordeko kide izan behar dute. Hautaketa Eskubide Sozialetako Batzordean eginen da, txartel bidezko isilpeko bozketan.

Hiru kideak aldi berean hautatuko dira, eta zenbat ordezkari hautatu behar den, horrenbeste izen jarri ahalko ditu txartelean foru parlamentari bakoitzak. Ahal dela, horietatik bi sexu batekoak izanen dira, eta bat beste sexukoa.

Boto gehien lortzen dituzten hiru parlamentariak izanen dira hautatuak. Postuetakoren batean berdinketa gertatuz gero, berdinketa hautsi arte errepikatuko dira bozketak.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren 2016ko ekitaldiko Kontuei buruz Kontuen Ganberaak egindako txostena, eta Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Parlamentuaren 2016ko ekitaldiko Kontuak onestea.

 

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2016ko txostena onetsi du.

 

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Poliziei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea iraialren 30era arte luzatzea, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta. Epea luzatzearen aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. UPNk aurkako botoa eman du eta PSN eta PPN abstenitu egin dira.

 

- Mahaiak erabaki du kasazio-errekurtsorik ez aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren autoaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen Nafarroako Parlamentuak sala horren 2017ko apirilaren 11ko autoaren auka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa, zeinaren bidez erabaki baitzen “Estatuaren abokatutzak eskatutako kautelazko neurria onartzea; hartara, bertan behera gelditu da Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hartutako erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita Nafarroako Parlamentuaren fatxadan apirilaren 14an Errepublikaren bandera paratzeko”. Kasazio-errekurtsoa aurkeztearen aurkako botoa eman dute Bigarren Lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta Bigarren Idazkari Oscar Arizcuren Polak. Lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok aldeko botoa eman du, eta Ainhoa Aznárez Igarza Lehendakaria eta Lehen Lehendakariorde Unai Hualde Iglesias abstenitu egin dira.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentua Saudi Arabiari material militarra saltzearen aurka agertzen da.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua Saudi Arabiari material militarra saltzearen aurka agertzen baita. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak. UPN abstenitu egin da, PPNk aurkako botoa eman du, eta PSNk adierazpeneko llaurgarren puntuaren aldeko botoa eman du eta abstenitu egin da gainerakoetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

- Nafarroako Parlamentua Saudi Arabiari Avante 2200 motako bost korbeta eta, oro har, populazio zibilaren aurka erabil daitekeen edozein material militar saltzearen aurka dago.

 

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Saudi Arabiari saltzeko bost korbetak eraikitzearen aurka dagoela adieraz dezan.

 

- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du populazio zibiliaren aurka erabiltzeko modukoa den material beliko ororen salmenta ekidin dezan.

 

- Nafarroako Parlamentuak dio giza eskubideen defentsa ezin dela merkataritza-interesen mende egon.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpena talde horien guztien aldeko botoarekin onetsi da. UPNk lenenengo, laugarren eta bosgarren puntuen aldeko botoa eman du, eta abstenitu egin da bigarrenean eta hirugarrenean. PPNk laugarren eta bosgarren puntuen aldeko botoa eman du, eta abstenitu egin da lehenengoan, bigarrenean eta hirugarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita. Aurten, World Pride-ren karietara, “Mundu osoan LGTBI eskubideen alde” goiburupean eginen da. Mezu global horrek erabateko berdintasuna lortzeko legeak egiten jarraitu beharra dagoela jasotzen du.

 

Halaber, sexu-joera eta sexu- edo genero-identitatea direla-eta diskriminatu, jazarri, espetxeratu edo are eraildako pertsonekiko elkartasun-mezua izan nahi du.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak sexu-askapenaren bandera –ortzadarraren bandera– jarriko du ikusteko moduko leku batean, heldu den ekainaren 28an LGTB kolektiboaren harrotasunaren eguna dela-eta, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruz Legebiltzar honek oraintsu onetsitako foru legean ezartzen denez.

 

3.- Nafarroako Parlamentuaren ustez, Nafarroako Gobernuak beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide ekonomiko guztiak jarri behar ditu LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko Foru Legea garatzeko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da lan egitea erakunde eredugarria izateko eskubide-berdintasunaren eta sexu-joera eta sexu- edo genero-identitatea direla-eta ez diskriminatzearen aldeko borrokan, eta hartara diskriminazio-egoera horiek borrokatzera bideratutako beharrezkoak diren ekintzak bultzatuko ditu.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazi nahi die gure erkidegoan nahiz gure erkidegotik kanpo beren sexu-joera eta sexu- edo genero-identitatea direla-eta erasorik, mespretxurik edo diskriminaziorik pairatu duten pertsona guztiei; bereziki, errepresioa are heriotza-zigorra, jazarpena edo espetxeratzea pairatzeraino irits daitekeen herrialdeetan. Halaber, arbuiatu egiten du egiazko berdintasunaren aurka doan ekintza sozial eta politiko oro.”

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Herritarren Segurtasunari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren aurka dagoela erabat.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu Herritarren Segurtasuna babesteari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren aurka dagoela erabat. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Herritarren Segurtasunari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren aurka dagoela erabat, eskubide zibilak murriztu eta kriminalizatzen dituelako –esaterako, adierazpen, informazio eta manifestazio askatasuna–, eta lege hori berehala indargabetzea nahi duela adierazten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie beren oinarrizko eskubide zibilak baliatzen ari zirela “Mozal-legea” aplikatu zaien pertsona, gizarte eragile eta hedabide guztiei. Halaber, jendaurrean salatzeko konpromisoa erakutsi nahi du, baldin eta gisa bereko egoerak berriz gertatzen badira, bai eta lege horren aplikazioa salatzeko eta legea indargabetzeko egiten diren gizarte-dinamika baketsuak babesteko konpromisoa ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio hartu beharreko neurriak har ditzan ez dadin urra eskubide zibil eta politikorik “Mozal-legea” aplikatzearen ondorioz; hartara, Foruzaingoarekin lan eginen du horretarako protokolo bat taxutzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio aholkularitza juridikoko tresnaren bat presta dezan, “Mozal-legea” aplikatu zaien pertsonek baliatu ahal izanen dutena, elkarrekin egoera baloratzeko eta balizko errekurtso baten bidea hasteko erabakia berme juridiko handiagoarekin hartu ahal izateko”.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Nafarroako kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Foru Lege proposamena legegintzako herri-ekimenari

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen baitio Nafarroako kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Foru Lege proposamena legegintzako herri-ekimenari. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Nafarroako kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen Foru Lege proposamena legegintzako herri-ekimenari, zeinak kanabis-erabiltzaileen elkarteen eratzea, antolamendua eta funtzionamendua arautzen baititu.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio Europa hegoaldeko mugarantz abiatuko den Mugak Zabalduz karabanari

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitio Europa hegoaldeko mugarantz abiatuko den Mugak Zabalduz karabanari. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPN eta PPN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio uztailaren 14an Europa hegoaldeko mugarantz eta helmuga Melillan jarrita abiatuko den Mugak Zabalduz karabanari, horren helburuekin bat egiten baitu.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunaren eta Espainiako Estatuaren migrazio eta asilo politikak salatzen ditu, eta pertsona guztientzako eskubide guztien defentsarekiko konpromisoa berresten du”.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du ETA banda terroristak José Antonio Ortega Lara eta Cosme Delclaux bahitu izana eta Nafarroan Guardia Zibileko José Luis Hervás sarjentua erail izana

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu ETA banda terroristak José Antonio Ortega Lara eta Cosme Delclaux bahitu izana eta Nafarroan Guardia Zibileko José Luis Hervás sarjentua erail izana. Adierazpena PPNk aurkeztu du.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute UPNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk, PSNk, PPNk eta I-Ek; EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin dira.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du ETA banda terroristak José Antonio Ortega Lara eta Cosme Delclaux bahitu izana –haiek askatu zituztela 20 urte betetzen direnean– eta Nafarroan Guardia Zibileko José Luis Hervás sarjentua orain dela 27 urte erail izana.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da ez uztea ETAren terrorismoaren biktimen sufrimendua ahanzturan eror dadin eta gertatutakoaren kontakizuna gaiztotu dadin”.