Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Ekainak 12

2017ko ekainaren 12ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, EKAINAK 12, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, ekainak 12–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Eusko Jaurlaritzari eska diezaion esku har dezan terrorismoari buruzko dokumentazio judizialaren suntsipen masiboa eragozteko, eta jada suntsitutako dokumentazioaren katalogo oso bat presta dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, argitu dezan Nafarroako Jauregitik ekainaren 3ko manifestazioan parte hartzen ari ziren herritarren irudiak grabatu izana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, udal montepioaren defizitaren banaketari buruzko txostena azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Gobernuak zer jarrera duen abiadura handiko Nafarroako trenbide-korridoreari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Arartekoarena, azal dezan Tuterako Compañía de María ikastetxean 15 haur hartu ez izanari buruzko txostena. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Garapen Ekonomikorako kontseilariarena,Volkswagen Navarra SAn lortutako enplegu-akordioa dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioa azal dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Kulturako kontseilariarena, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzailearena eta Gazteriako zuzendariordearena, Nafarroako Gazteriari buruzko II. Foru Plana (2017-2019) eta Gazteriari buruzko 2017-2020 aldirako Foru Estrategia azal ditzaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. .

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Osasun arloko gizarte-langileen kolektiboarekin, beren lan-egoera azal dezaten eta egiten duten lanaren berri eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- UNICEFen Nafarroako ordezkaritza batekin, araudiak haurrengan duen inpaktuari buruzko txosten edo memoria bat egiteko premia azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Bortziriak zikloturista-taldearen ordezkaritza batekin, zikloturistek N-121-A errepidean bizi duten egoerari eta Nafarroako Gobernuak bide horretan egin nahi dituen aldaketei buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Rafael Eraso Salazar jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko San Frantzisko Ikastetxe Publikoko zuzendaritzaren eta guraso-elkartearen ordezkaritza batekin, patio estali bat ez edukitzeagatik ikastetxeak bizi duen egoera azal dezaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

– Nafarroako Erriberarako airearen kalitatearen plan bat egiteari begira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak darabilen aurreikuspenari buruzko galdera erretiratzea. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Sinboloei buruzko Legea berrezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Iragan astelehenean Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala dela-eta –monarkiari edo errepublikari buruzko erreferendum lotesle bat egitearen aldekoa, zeinak Geroa Bairen babesa izan baitzuen– Nafarroako Gobernuak daukan iritziari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Erregeek Nafarroara egindako bisitari eta monarkiaren eta errepublikaren arteko erreferendum lotesle bat egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko San Frantzisko eskoletako zuntz optiko bidezko kableatuaren egoerari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Hezkuntza Departamentuak Arartekoaren txostena aintzat hartuko duen eta Tuterako Compañía de María ikastetxean ratioak handituko dituen. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

Nafarroako Gazteriari buruzko II. Foru Planaren (2017-2019) eta Gazteriari buruzko 2017-2020 aldirako Foru Estrategiaren alderdi berritzaileei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko funtzionarioen soldata igotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta Gobernua eta polizia-sindikatuak izaten ari diren negoziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Pneumokokoaren txertoa egun jaso gabeko beste patologia batzuetara zabaltzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen negoziazioa zertan den jakitekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Buenos Airesen Nafarroako Gobernuaren stand bat jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan bidaiariak eta salgaiak abiadura handiko trenaren bidez garraiatzeko dagoen eskariari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen lehenengo faseko handitze-proiektuko obrak egiteko epeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- NUPeko errektoreak, hitzarmen partikularren bidezko lankidetza-harremanak ezartzea eskaintze aldera, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetara egindako bisitei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafar zeliakoen aparteko elikadura-gastuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- 2012ko amnistia fiskala Konstituzioaren kontrakoa dela deklaratzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, galdera idatzi bihur dadin oinarrizko osasun laguntza, laguntza jarraitua eta larrialdikoa birmoldatzeari buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Foru Komunitateak espetxeko osasun-laguntzako eskumenak bere gain har ditzan Estatuko Gobernuarekin egiten ari diren negoziazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publikoetan eta itunduetan goi mailako zikloetan aurrematrikulatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publikoetan eta itunduetan goi mailako zikloetan aurrematrikulatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Sarrigurengo Santa María la Real ikastetxean onartu ez zituzten haurren familiek aurkeztutako kexa dela-eta Arartekoak egindako txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Compañía de María ikastetxean onartu ez zituzten haurren familiek aurkeztutako kexa dela-eta Arartekoak egindako txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Azagran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu bat eraikitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Valle del Ebro BHIren hezkuntza-eskaintzatik Bulegoetako Informatikako Oinarrizko Lanbide Heziketa kentzeko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Cintruenigoko institutua handitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Atzerrian diren Nafarroako zentroentzako laguntzen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Beste autonomia erkidego batzuetan diren Nafarroako zentroentzako laguntzen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Tokiko maparen erreformak Iruñerriko Hiri Garraioan eta taxi-zerbitzuetan izanen dituen ondorioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Orgigosa jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gazteriari buruzko 2017-2020 aldirako Foru Estrategia, “NAVARRA+JOVEN 2020” izenekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gazteriari buruzko II. Foru Plana (2017-2019).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Olaztiko Udalaren 2015eko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

-Eledunen Batzarrak erabaki du eskaria errepikatzea, Kontuen Ganberak fiskalizazio-txostena egin dezan “Ultzamako Udalak iragarki ofizialetan izandako gastuei buruz” eta “Ilurdotzen lur-irristatzeak egonkortzeko obrei dagokienez Esteribarko Udaleko Osoko Bilkurak hartutako erabakiei buruz”. Eskaria Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onartu Ultzamako biogas plantari buruzko txosten juridiko bat eskatzea. UPN, PSN eta PPNk eskariaren aldeko botoa eman dute, eta Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, aldiz, aurkakoa.

-Eledunen Batzarrak erabaki du Zerbitzu Juridikoei txosten bat egin dezaten eskatzea, jakiteko ea Nafarroako Gobernua behartuta dagoen Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 14. artikuluarekin bat foru parlamentariek egindako informazio-eskeei erantzuteko eta ez erantzuteak foru parlamentarien informazio-eskubidea urratzen duen ala ez. Eskaria Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ekainaren 19an Altsasun egin beharreko bilkuraren deialdia mantentzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta UPN, PSN eta PPNk, berriz, deialdia atzeratzearen aldeko botoa eman dute.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Odol-emailearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

 

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Odol-emailearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.-Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Odol-emailearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina ekainaren 14an baita, eta batez ere eskertu egin nahi die bizitzak salbatzeko eta beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten oparia.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak donazioa erreibindikatu nahi du, pertsonen borondatearen mende dagoen ekintza soziala den aldetik, eta, horrenbestez, herri baten elkartasunaren eta osasun-kulturaren adierazle bat den aldetik.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak ADONA-Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen lana aintzatetsi nahi du. Odolaren donazioak sostengua, babesa eta bultzada emanen dizkion egitura sozial sendo bat eskatzen du, odol-emaileek eta etorkizuneko emaileek jasotzen dituzten mezu guztiak zehatzak eta gardenak izan daitezen. ADONA funtsezkoa bihurtu da ahalegin hori gure erkidegoan lortu ahal izan dadin, erakundeak, emaileen ordezkariak eta osasun-taldek koordinatu baititu”.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu “amnistia fiskala” Konstituzioaren aurkakoa dela deklaratu izanak berekin ekarri beharko lukeela horren ondorio guztien deuseztasuna

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu “amnistia fiskala” Konstituzioaren aurkakoa dela deklaratu izanak berekin ekarri beharko lukeela horren ondorio guztien deuseztasuna. Adierazpena EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren lehenengo puntua Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoarekin onetsi da; UPNk eta PPNk aurkako botoa eman dute, eta PSN abstenitu egin da. Bigarren puntua Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoarekin onetsi da, eta UPN eta PPNk aurkako botoa eman dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak adierazi nahi du Alderdi Popularraren Gobernuak sustatutako Zerga-aitorpen Berezia Konstituzioaren aurkakoa dela deklaratu izanak berekin ekarri beharko lukeela horren ondorio guztien deuseztasuna, eta arau hori onetsi aurreko egoerara itzuli beharko ginatekeela.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aurreikusita dauden bide instituzional guztiak agortzeko konpromisoa hartzen du, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia Konstituzioaren aurkakoa den “amnistia fiskalaren” ondorioz bildu ez dituen 2.800 milioi euroak berreskura ditzan.

 

Adierazpen proposamenak hirugarren puntu bat zeukan, baina baztertu egin da UPN, PSN eta PPNren aurkako botoarekin; EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta Geroa Bai, berriz, abstenitu egin da. Hona testua: “3.- Nafarroako Parlamentuak idatziz jasota utzi nahi du jasanezina dela Alderdi Popularrak gidatutako Gobernu bat; izan ere, iruzurgileekin eta bere alderdia zipriztintzen duen ustelkeriarekin laxoa den bitartean, oinarrizko eskubideak murrizten ditu eta zerga-zamaren parterik handiena gehiengo sozialen gain jartzen du; hori dela-eta, Gorte Nagusietan zuzeneko nahiz zeharkako ordezkaritza duten indar politikoek babestu eginen dute 2017ko ekainaren 13an –asteartea– eztabaidatuko den ZENTSURA-MOZIOA”.

 

- Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu Iraken iragan ekainaren 9an izandako atentatuak

 

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Iraken iragan ekainaren 9an izandako atentatuak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Kerbalan (Irak) iragan ekainaren 9an izandako atentatuak. Gutxienez ere 30 pertsona hil dira, eta beste 35 zauritu, dira xiien hiri santuko merkatu batean egindako atentatu suizida horretan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkie zuzenean nahiz zeharka kaltetutako pertsona guztiei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztiak premiatzen ditu adierazpen honekin bat egin dezaten eta indarkeria terrorista arbuiatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko egiten diren ekitaldi guztietan parte har dezaten”.