Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Azaroak 8

Terrorismoaren biktimak laguntzeari buruzko 9/2010 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk aurka emandako botoekin, Bildu-ren, I-Eren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta Nabai-k alde emandako botoarekin, terrorismoaren biktimak laguntzeari buruzko 9/2010 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.

Nabai-k aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren helburua zen “etorkizuneko bizikidetasunari begira Nafarroa arau-erreferentzia batekin hornitzea”; era horretan, “zio politikoko indarkeriaren inongo biktimarik” “baztertua” ez sentitzeko.

Zioen azalpenean, proposatu duen taldeak baieztatzen zuen oraingo Terrorismoaren biktimak laguntzeko Foru Legeak ez duela laguntzen “bizikidetasun soziala eta bakea” lortzera; izan ere, “zaharkitua” egoteaz gain, “partziala, baztertzailea eta bidegabea” da, “ETAren biktimak bakarrik hartzen baititu kontuan”.

Ildo horretan, zio politikoko indarkeriatzat hartuko da “banda antolatuek –indarra erabilita edo hertsapenak baliatuta– egindako ekintza ez-baketsu oro, bai eta horiei erantzuteko nahiz erantzun horren hipotesi edo suposizioari erantzuteko ekintzak, ageriko asmo horrekin indar armatuek, ihardespen-erakundeek edo pertsonek eginak”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)