Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Abuztuak 24

Parlamentuko Lehendakariak Jose Luis Aristi, Nafarroan Espainiako Gobernuaren ordezkariari harrera egin dio gaur

Legegintzaldi honetan Parlamentuko Lehendakariaren eta Gobernuaren Ordezkaritzaren arteko lehen bilkura izan da gaurkoa, eta helburua erakundeen arteko harremana hobetzea izan da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, Jose Luis Arastiri, Nafarroan Espainiako Gobernuaren ordezkariari harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean.

 

Pasa den ekainean Arastik kargua hartu ondoren hasi duen kontaktu biraren barnean kokatzen da bilkura. Adeitasun topaketa bat izan da, erakundeen arteko harremanak hobetzeko bidean. Aznarezek poztasuna adierazi du bilkuraren ostean, izan ere, 2015 urtean Parlamentuko Lehendakari kargua hartu zuenetik Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin burututako lehen bilkura izan baita.

 

Bileran Aznarez eta Arastik bi erakundeengan eragina duten gai desberdinen inguruko iritziak elkarbanatu dituzte, esaterako, Gobernu zentralak lege nafarrei jarritako helegiteen inguruan jardun dira, egun oraindik ere ebazteke daudenak.

 

Aznarezek poza adierazi dio Gobernuko Ordezkariari Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legearen malgutasunari dagokionez, izan ere “superabita duten toki entitateen onurarako izango baita eta zerbitzu publikoetarako gastu handiagoa ahalbidetuko baitu”.

 

Era berean, Lehendakariak Gobernuko Ordezkaria premiatu du “Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoak Foru Komunitateari aitortzen dizkion ahalmenen transferentziari aurre egiteko lanean jarrai dezan”, azpimarratuz “Lorafna ez dela bere osotasunean garatu”.

 

Azkenik, Queiles ibaiaren eta honen batetik besteratze posiblearen inguruko gaia landu dute bilkuran, eta Ainhoa Aznarezek Queilesen Defentsarako Plataformaren eta Ebroko Ur Konfederazioaren arteko bilkura bat ospatu dadin eskatu du, ibaiak ukitzen dituen probintzien eskaerei irtenbideak bilatzeko.