Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 6

Parlamentuko Lehendakariak bihar jasoko du 2018. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua

Mahaia eta Eledunen Batzarra asteazkenean bilduko dira testuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta 3.883 milioiko gastua aurreikusten da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, bihar jasoko du 2018. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua Mikel Aranbururen, Ogasun eta Finantza Politika Kontseilariaren eskutik.

 

Nafarroako Gobernuak landutako proposamenak 3.883 milioiko gastua aurreikusten du datorren ekitaldirako, aurrekoa baino 151,8 milioi gehiago (+ %4,07).

 

Ekitaldia Lehendakaritza bulegoan izanen da 12:00etan.

 

Asteazkenean, azaroaren 8an, Mahaia eta Eledunen Batzarra bilduko dira (09:15) proiektuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta honen eskumena Ogasun eta Finantza Politiken Batzordeari dagokio.

 

Proiektua argitaratu ondoren, Parlamentu Taldeek zuzenketak aurkezteko epea irekiko da, Araudiak ezartzen duenari jarraiki.