Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 17

Parlamentuari dagozkion Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren eskumenak eta esleipena zehazteko Ponentzia sortu da

Gobernu onari buruzko Lege proiektuaren etika eta gardentasun atalaren irizpena Foru Araubideko Batzordean emango da, Nafarroako Gobernuaren Legean eragina duelako

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordeak, gaur Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena ematea aurreikusten zuen arren, Ponentzia baten eraketa onetsi du, Zerbitzu Juridikoek ohartarazita, Nafarroako Gardentasun Kontseilua Parlamentuari esleitzea eta organo honek Ganberaren jardueran dituen eskuduntzak ikertzeko.

 

Ponentziak, formalki eratu ondoren, bilkura egin du, eta argitu beharko du Nafarroako Gardentasun Kontseiluak Parlamentuarekin lotura duen edo ez, eta izatekotan, zein baldintzatan. Horrez gain, órgano honen zenbaketaren eraginpean dauden Parlamentuko ekitaldiak ere zehaztu beharko dituzte, Ganberan aurkeztutako Lege proiektuak zehazten duenari jarraiki.

 

Unai Hualde lehendakari duen Ponentziaren parte dira Sergio Sayas (UPN), Patxi Leuza (Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E).

 

Ponentziaren txostena amaitzean, aurreikusten da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea datorren astean batzordean eztabaidatzea. 36 zuzenketa partzial aurkeztu dira, 27 PSNren eskutik, 4 UPNren eskutik eta 5 Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek batera sinatuta.

 

Bestalde, Zerbitzu Juridikoek eskatuta, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordeak aipatutako Lege proiektuaren IV tituluaren banakatzea onetsi du, Etika eta Gardentasuna Gobernuaren Jardueran (47-51 artikuluak), abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoan eragina duela ulertzen baitute, gehiengo osoa eskatzen baitu eta Foru Araubideko Batzordeari baitagokio. Artikulu hauetako bat ere ez da zuzenketa objektu izan.

 

Gobernuak aurkeztutako Foru Lege proiektuaren helburua da “jarduera publikoan eta Gobernuaren jardunean gardentasuna sustatzea, derrigortutako pertsonek sortzen duten informazioa helaraztearekin informazio publikorako sarbiderako eskubide eraginkorra bermatzeko, interes taldeak arautzeko eta gobernu ona ziurtatuko duten arau multzo bat zehazteko, herritarrei kontu emateak errazteko helburuarekin”.

 

  • www.parlamentodenavarra.es

  • Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 21.zk, 2018-02-21ekoa)

  • Zuzenketen argitalpena (NPAO, 43.zk, 2018-04-12koa)