Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoa 8

Parlamentuak greba feministarekin bat eginez elkarretaratzea egin du eta Parlamentuko eta Gobernuko Lehendakaria izan ditu buru

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek lanuztean era desberdinetan parte hartuko dute, eta UPN eta PPk elkarretaratzean parte hartzeko soilik etengo dute euren agenda

Nafarroako Parlamentuko eta Gobernuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarza eta Uxue Barkos Berruezo buru izan ditu Parlamentuko atean egin den bost minutuko elkarretaratze isilak. 11:00etan Gobernuaren Kontrolerako saioa amaitu ondoren egin da elkarretaratzea, greba feministarekin bat egiteko eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko elkarretaratzea burutzeko.

 

Ganberan ordezkaritza duten talde eta elkarte parlamentario guztiek Parlamentuak antolatutako elkarretaratzean parte hartu dute. UPN eta PPNk euren lan agenda normaltasunez eraman dute aurrera, eta gainerako alderdiek era batean edo bestean lanuztean parte hartu dute.

 

Hala, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako emakume forudunek egun osoko greba egin dute, Kontrolerako saioan parte hartu gabe, eta Geroa Bai eta EH Bildukoak aldiz Osoko Bilkuren aretoan egon dira (era pasiboan, galderarik egin gabe) 11:00ak arte, elkarretaratzearen ondoren egoitzatik alde egiteko. PSN talde parlamentarioa 12:00etatik 14:00ak arteko grebara batu da.