Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Maiatzak 25

Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du lan-kontratudunak sektore publikoan sartzea mugatzeari utz diezaion

Udalen autonomiaren printzipioa urratzen ari delako eta Jasangarritasunaren Legearekin kontraesanean dagoelako, zerbitzu publikoen ematearen efizientziari dagokionez

Parlamentuak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin, gaurko osoko bilkuran onetsi duen ebazpen batek Estatuko Gobernua eta Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioak premiatzen ditu “2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege proiektuko 27. xedapen gehigarria ken dezaten”, alegia, lan-kontratudunak sektore publikoan sartzeko murriztapena aipatzen duen xedapena.

 

Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak sustatutako mozioaren zioen azalpenean adierazten denez, aipatutako xedapenak “eraso zuzena egiten die gaur egun enpresa eta entitate pribatuekiko kontratuen bidez kudeatutako titulartasun publikoko zerbitzuak eta obrak zuzeneko kudeaketara itzularazteko prozesuei; izan ere, ezinezkoa da beren zerbitzuak esperientzia eta profesionaltasun frogatuarekin ematen dituzten langileak atxikitzea”.

 

Proposatzailearen esanetan, “neurri atzerakoi berri honek Espainiako Konstituzioko 140. artikuluan jasotzen den udalerrien autonomia-printzipioa urratzen du, eta Jasangarritasunaren Legearen ustezko zutabe batekin kontraesanean dago: zerbitzu publikoen ematearen efizientziarekin”.