Noiz argitaratua Asteartea, 2017.eko Otsailak 21

Parlamentuak elkarretaratzea egin du indarkeria matxistaren azken biktimeen oroimenez

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du berriro Parlamentuko egoitzaren sarreran minutuko isilunea eginda

Foru parlamentariek eta Ganberako langileek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren azken biktimak, Alicanten eta Pontevedran, gaitzesteko.

 

Nafarroako Parlamentuak bere eguneroko jarduera eten du, Osoko Bilkurak irailaren 17an erabaki zuenari jarraituz, hilketa bakoitza gaitzesteko. Era horretan, Foru Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guztiek beren atsekabea eta gomuta adierazi dituzte indarkeria matxistaren biktima guztiak direla eta.