Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Irailak 7

Parlamentuak astelehenean inauguratuko du Atena Fundazioaren “Kushrioseando” erakusketa

Artea eta Desgaitasuna Eskolako ikasleen lanek Vladimir Kush artista errusiarra, surrealismoaren talentu handieneko erakusgarrietako bat, hartu dute erreferientziatzat

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak datorren astelehenean, hilaren 10ean, inauguratuko du Kushrioseando erakusketa, Atena Fundazioaren Artea eta Desgaitasuna Musika eta Dantza Eskolako dibertsitate funtzionala duten ikasleen lana laburbiltzen duen erakusketa ibiltaria.

 

Erakusketak 18 margolan dauzka, surrealismoaren talentu handieneko erakusgarrietako baten, Vladimir Kush artista errusiarraren, obran oinarrituak.

 

Ekitaldia 12:30ean izanen da, Legebiltzarraren egoitzako atalondoan.