Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 13

Parlamentuak adierazpen instituzional baten bidez, uste du diabeteserako botika eta teknologiak eskuratu ahal izatea ezinbestekoa dela emaitzak lortzeko.

Parlamentuko mahaian eta eledunen batzarrean onartua. 2017ko azaroaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du diabeteserako botika eta teknologiak eskuratu ahal izatea ezinbestekoa dela emaitzak lortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du diabetesaren alorrean emaitzarik onenak lortzeko ezinbestekoa dela diabeteserako funtsezkoak diren botika eta teknologiak eskuratu ahal izatea, bai eta autokontrolerako heziketa eta informazioa ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, haurdunaldiaren aurreko eta ondorengo osasuna eta elikadura, bai eta haurtzaroaren lehen urteetakoa ere, 2. motako diabetesaren prebentziorako estrategien barruan sartu beharrekoak dira.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela osasuna eta diabetesaren nahiz haurdunaldiko diabetesaren diagnosi goiztiarrak sustatzea, eta diagnosi horiek sartu behar direla jaio aurreko arretako bisita guztietan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela osasun alorreko langileek prestakuntza jasotzea, haurdunaldian zehar diabetesa identifikatu, tratatu, kontrolatu eta horren jarraipena egin ahal izateko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du garrantzitsua dela bizitza estiloari buruzko programa integralak aurrera eramatea, elikadura eta jarduera fisikoa hobetzekoak”.