Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 21

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez salatu egiten baitu Gazako populazio zibilaren aurkako eraso eta eskubide-urraketa oro

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu egiten baitu Gazako populazio zibilaren aurkako eraso eta eskubide-urraketa oro. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak erabaki du jendaurrean salatzea edozein Gobernuk edo nazioarteko potentziak Gazako populazio zibilaren aurka egindako eraso eta eskubide-urraketa oro, eta herritarrak premiatzen ditu bat egin dezaten hori arbuiatzeko egiten den deialdi eta mobilizazio ororekin”.