Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 7

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitu terrorismoaren historia Nafarroako ikastetxeetan ikas dadin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 7an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen baitu terrorismoaren historia Nafarroako ikastetxeetan ikas dadin. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bultzada emateko konpromisoa hartzen du, terrorismoaren historia eta, batez ere, ETAren terrorismoaren historia Nafarroako ikastetxeetan, publikoetan eta itunduetan, ikas dadin”.