Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 23

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzetsi egiten baititu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 23an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Lehenengo puntuaren alde bozkatu dute UPN, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN e Izquierda-Ezkerrak, eta Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa abstenitu egin dira. Bigarren puntuaren alde bozkatu dute UPN, PSN eta PPNk; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra, berriz, abstenitu egin dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak banda terroristari exijitzen dio baldintzarik gabe desegin dadila, biktima GUZTIEI barkamena eska diezaiela, lehenengotik hasi eta azkenengora, eta lagundu dezan oraindik argitu gabeko krimenak argitzen”.