Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 12

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzesten baitu ETA banda terroristak enpresaburuei, arduradun nagusiei eta profesional liberalei berrogei urtez eginiko xantaia eta estortsioa

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 12an 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzesten baitu ETA banda terroristak enpresaburuei, arduradun nagusiei eta profesional liberalei berrogei urtez eginiko xantaia eta estortsioa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenaren alde bozkatu dute UPN, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Nafarroako Alderdi Popularrak eta Izquierda-Ezkerrak; EH Bildu Nafarroa abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du ETA banda terroristak enpresaburuei, arduradun nagusiei eta profesional liberalei berrogei urtez eginiko xantaia eta estortsioa eta aitortzen du haiek eta beren familiek jasandako mina.

 

- Nafarroako Parlamentuak bidezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak ETA banda terroristak estortsioa eginiko enpresaburuen omenezko ekitaldi bat egitea, eta bertan parte hartzeko borondatea agertzen du”.