Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 12

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bat egiten du Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 12an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina aurten “Behar baino lehen hazi, inoiz ez” lelopean ospatzen baita.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak errekonozimendua eta babes osoa adierazten die bai erakunde publikoek bai haur minbizidunen gurasoen elkarteek eta osasun alorreko profesionalek aurrera eramandako ekimenei.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela teknika onenak, teknologia berriena eta profesional onenak eskura izatea minbiziaren prebentziorako, diagnosirako, tratamendurako eta haur eta nerabe minbizidunen jarraipenerako haien gaixotasunaren prozesu osoan, bai eta gaixotasunetik eratorritako ondorioen tratamendurako.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du babesten duela Nafarroako erakundeen parte-hartzea estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeek sustaturiko haurrentzako plan onkologikoetan”.