Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bat egiten baitu Arraza Bereizkeriaren Ezabaketari buruzko Nazioarteko Eguneko manifestazioarekin

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an

 Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez (PPN ez da bilkuran egon), zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Arraza Bereizkeriaren Ezabaketari buruzko Nazioarteko Eguneko manifestazioarekin. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentua Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko manifestazioari atxikitzen zaio. Iruñean eginen da manifestazio hori, martxoaren 24an, larunbatez, 12:00etan, Gazteluko Plazatik abiatuta, “ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA GUZTIENTZAT” goiburuarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die manifestazio horretara eta astean zehar Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren karietara egiten diren gainerako ekitaldietara joateko".