Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 5

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez arbuiatu egiten baititu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen du

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 5ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurkako botoa eman dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan otsailaren 7rako, 8rako eta 9rako programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die Bardean otsailaren 7rako, 8rako eta 9rako programatutako su errealeko maniobra militarren aurka deitzen diren mobilizazio-deialdiei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bere nahia dela Defentsa Ministerioak urgentziaz desegin dezan Bardeako tiro-poligonoa.

 

4. Adierazpen hau Nafarroako Gobernuari, Defentsa Ministerioari eta Bardeako Komunitateari igorriko zaie”.