Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 12

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, adierazten du emakumeen karrera zientifikoaren garapenean oztopoak identifikatzeko azterlanak edo ikerketak sustatzea eta finantzatzea babesten duel

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 12an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du emakumeen karrera zientifikoaren garapenean oztopoak identifikatzeko azterlanak edo ikerketak sustatzea eta finantzatzea babesten duela. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten du, honako hauetarako:

 

1- Emakumeen karrera zientifikoaren garapenean oztopoak eta abandonuaren arrazoiak identifikatzeko eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera berdintasuna bermatzeko neurriak ezartzeko azterlanak edo ikerketak sustatzea eta finantzatzea.

 

2. Genero ikuspegia sartzea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zientzien arloko irakasgaietan eta gaitegiak berrikustea eta emakume zientifikoen erreferenteak jasotzea alor desberdinetan.

 

3. Parekidetasuna hobetzea Nafarroako Gobernuak deialdi desberdinen bidez finantzaturiko ikerketa proiektuetako ikertzaile nagusiei dagokienez".