Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 14

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez adierazten baitu ulertzen duela LOXIN 2002 SL enpresako plantillak hasitako borroka eta bere babesa adierazten baitio

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 14ean

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu ulertzen duela LOXIN 2002 SL enpresako plantillak hasitako borroka eta bere babesa adierazten baitio. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du ulertzen duela LOXIN 2002 SL enpresako plantillak bere profesionaltasuna eta eskubideak aldezteko hasitako borroka eta bere babesa adierazten dio.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du egokitzat jotzen dituen izapideak egiteko Nafarroako Gobernuan, hura premiatze aldera beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzan Avic lnternational partzuergo txinatarrarekin negoziazioak hasteko, LOXIN 2002 SL Enpresa Nafarroan hazi eta errotzeko xedez”.