Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 23

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez adierazten baitu bipilki arbuiatzen duela Sanduzelaiko jaietan gertaturiko eraso homofoboa

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 23an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipilki arbuiatzen duela Sanduzelaiko jaietan gertaturiko eraso homofoboa. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Lehen, bigarren eta hirugarren puntuen alde bozkatu dute UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN e Izquierda-Ezkerrak; PPN, berriz, abstenitu egin da. Laugarren puntua onetsi da Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Izquierda-Ezkerraren botoekin; UPN abstenitu egin da eta PPNk kontra bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipilki arbuiatzen duela iragan ostiralean Sanduzelaiko jaietan gertaturiko eraso homofoboa, eta bere elkartasuna adierazten die hura pairatu zuten mutilei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du ezin dela onartu halako portaerak gertatzen jarraitzea, eta erabateko arbuioa agertzen du LGTBI+ pertsonen kontrako indarkeria ororekiko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela halako gertaerak prebenitzea, halako moduz non pertsona guztiek askatasunean garatu eta autodeterminatu ahal daitezen beren sexu-orientazioari eta sexu- eta genero-nortasunari dagokienez, eta sexualitatea modu aske eta anitzean bizi ahal den gizarte baten alde lan egiten jarraitzeko borondatea agertzen du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gizarte osoa animatzen du maskulinitate dominatzaileak erakusten dituen kultur eredu heteropatriarkala aldatzera eta helburu horrekin lan egiteko konpromisoa agertzen du”.