Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 8

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onartu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak sareko

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko urtarrilaren 8an

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak sareko neutraltasunaren alde egin eta hura defendatzen baitu Interneteko askatasunaren bastioi gisa, Nafarroako Alderdi Sozialistak aurkeztua.
 

 

Hona adierazpenaren testua:

 

1. Nafarroako Parlamentuak sareko neutraltasunaren alde egin eta hura defendatzen du interneteko askatasunaren bastioi gisa; eta, beraz, Estatu Batuetako Komunikazioetako Batzorde Federalak onetsitako araua errefusatzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du Internet auzitan jarri izana berdintasun globaleko espazio gisa; izan ere, kanpoko interesen araberako bi abiadurako sarbidea izateak argi eta garbi murriztuko du sareen sarearen berezko xede goresgarria.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu mundu osoko zenbait gobernuk eta administraziok interneti sortu zenetik etengabe egindako erasoak, edukiak zentsuratu baitituzte, herritarrei sarbidea ukatu baitzaie eta bertako informazioa beren onurarako manipulatu baitute”.