Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urtarrilak 16

Osasun Batzordea Nafarroako Ospitale Guneko ama-haurren eraikinean egon da bisitan

Profesionalen prestakuntzarekin hasi, langile guztien jarduera-irizpideak bateratu eta emakume informatuekin batera martxan dagoen edoskitze naturala laguntzeko estrategia dela eta egin dute bisita

Osasun Batzordea Nafarroako Ospitale Guneko ama-haurren eraikinean egon da bisitan, eta edoskitze naturala laguntzeko estrategia ezagutu du, OME eta Unicef-ek bultzatutako Jaiotzari eta Edoskitzaroari Laguntzeko Humanizazio (IHAN) Ekimenaren barruan dagoena eta Osasun Departamentuak martxan jarri duena, egiaztatutako profesionalez eratutako edoskitze naturalari laguntzeko zentroen sare bat sortzeko

 

UPNk deitutako bisitara Osasun Batzordeko hurrengo kideak joan dira: Begoña Ganuza, Sergio Sayas, Mónica Doménech (UPN), Koldo Martínez, Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Tere Saéz, Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite (PSN) y Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

Parlamentuko eskuordetzari Antonio Merinok eta Maite Soriak egin diote harrera, Nafarroako Ospitale Guneko Zuzendaria eta Erizaintzako Zuzendaria, hurrenez hurren.

 

Bisitaren helburua, Begoña Ganuzaren hitzetan “edoskitzearen laguntzan dauden hobetze aukerak ezagutzea izan da”.

 

Burututako bilkuran edoskitzea laguntzeko estrategia azaldu da, izan ere, lehentasunezko lan-ildoetako bat da 2014-2020 Osasun Planaren Haurren Osasun Estrategiaren barruan, eta helburua da “edoskitze naturalen hasiera-tasa handitzea, esperientziak arrakastatsua izatea lortzea eta denboran gehiago luzatzea, izan ere, haurren osasunean hobekuntza nabariak egongo dira”.

 

Osasunbideko langile guztien jarduera-irizpideak bateratzea azpimarratu dute, profesionalen prestakuntzaren bidez eta behar bezala informatutako amen eta elkarteen laguntzarekin edoskitzearen aldeko zentroen sare bat sortzea.

 

Elkarretaratzea amaitzean, Osasun Batzordeak ama-haurren gunean zehar bisita gidatua egin du, baita zati berrian ere, irisgarritasun eta ikusgarritasun aldetik hobekuntza ugari egin baitira.