Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 28

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak errefusatu egin du Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izen aldaketa

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izen aldaketarako baimena errefusatzea.

 

Talde parlamentarioaren eledun Carlos Cousok Legebiltzarreko Mahaiari jakinarazi zion taldearen izen aldaketa; izan ere, Podemos Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioa izena hartu behar zuen.

 

Mahaiak jo du talde parlamentarioaren eledun Carlos Cousok taldearen izen aldaketari buruz eginiko jakinarazpenak betekizun formalak betetzen dituela.

 

Mahaiak bozketa egin du izen aldaketa horrek Legebiltzarraren funtzionamenduan izan dezakeen eraginari buruz. Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarza andreak baietza eman dio Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izen aldaketak Legebiltzarraren funtzionamenduari eragiten diola irizteari du; berriz, Unai Hualde Iglesias eta Alberto Catalán Higueras lehen eta bigarren lehendakariordeak, hurrenez hurren, eta Maiorga Ramírez Erro eta María Isabel García Malo lehen eta bigarren idazkariak, hurrenez hurren, abstenitu egin dira.

 

- Bestalde, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dute Nafarroako Parlamentuaren 2017ko kontuen likidazioa.