Noiz argitaratua Osteguna, 2007.eko Azaroak 15

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Guardia Zibilak Nafarroan duen buruzagi Benito Salcedo Muñoz jaunari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio Guardia Zibilak Nafarroan duen buruzagi Benito Salcedo Muñoz jaunari, zeinak karguan berriki ordeztu baitu Luis Iglesias Martínez jenerala, Kataluniara igorria izan dena.

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Guardia Zibilak Nafarroan duen buruzagiak elkarri lankidetza eskaini diote gizalegezko bisita honetan, bakoitzaren erantzukizunetarako lagungarri gisa.

Guardia Zibilaren Nafarroako buruzagi berria Málagakoa da, berrogeita hamabi urte ditu eta Madrileko erkidegoko trafiko-ataletik dator.