Noiz argitaratua Osteguna, 2007.eko Urriak 4

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio giza skubideen defendatzaile saharar Hmada Hamad jaunari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean giza eskubideen defendatzaile saharar Hmada Hamad jaunari, zeina Nafarroara etorri baita "Paz y Libertad en el Sahara – Bakea eta Askatasuna Saharan” parlamentu-taldeen arteko taldeak gonbidatuta.

Hmada Hamad jaunari bisita honetan lagun egin diote Pedro Eza jaunak (aipaturiko parlamentu-taldeen arteko taldean UPN taldeak duen ordezkariak) eta Brahim Salem jaunak (Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoak Nafarroan duen ordezkariak).

Hmada Hamad jauna Espainian dago Giza Eskubideen Kontseiluak joan den astean Genevan egin zuen 6. bileran parte hartu ondoren. Hiri horretan, halaber, Ipar Afrikarako departamentuko arduradunarekin bildu zen, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-komisarioaren egoitzan. Torres andreak saharar herriaren gaur egungo egoeraren berri jakin nahi izan du. Hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentuak afera horri buruzko zenbait adierazpen egin izan ditu aurreko legegintzaldietan, askotariko ekimenen bitartez.