Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Irailak 25

Nafarroako Parlamentuan errutinazko ebakuazio-simulakroa egin da gaur

Erakundeko gobernu-organoak berriki onetsitako Laneko Arriskuen Prebentzioko Planaren atal bat da

Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuaren egoitza zenbait minutuz ebakuatu da, modu antolatuan, erakundeko gobernu-organoak berriki onetsitako Laneko Arriskuen Prebentzioko Planaren atal bat den errutinazko simulakro batean.


Goizeko hamarrak baino lehenxeago, alarmak jo du eta Foruzaingoak eraikina ebakuatzeko eskatu du; ebakuazio hori modu antolatuan egin dute une horretan eraikinean zeuden laurogeita hamar bat pertsonek, Parlamentuko Zerbitzu Orokorretako buru Paulina Cuéllar andreak EFEri jakinarazi dionez.


Beren bulegoetan zeuden langile eta parlamentariez gainera, une horretan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren agerraldi bat abian zen batzorde-aretoetako batean, bai eta lan-bilkura bat ere, Andrea-ren eta Lunes Lilas-en ordezkariekin, beste batzorde-aretoan.


Abisuak aditzean, eten egin dira bilkurak —geroago jarraitu dute—, eraikinetik larrialdi-irteera hurbilenak erabiliz atera dira agerraldira etorriak, batzordekideak eta hedabideetako kideak, eta kanpoan gainerako pertsonekin bildu dira.

 

Simulakroa, zeina legegintzaldian behin egin beharrekoa baita, joan den astetik zegoen programatuta.