Noiz argitaratua Asteazkena, 2017.eko Azaroak 15

Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentuari eskatu dio Azagrako Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako bi ikasgelak banatu ditzala

Ratioa, ikaslegoaren profila eta berandu sartzen direnen tasa kontuan hartuta, “irtenbidea ezin da ordu batzuetarako laguntza irakasle bat ezartzea izan”

Hezkuntza Batzordeak gaur ebazpen bat onetsi du, UPNren, Podemos-Ahal Duguren, PSNren, PPNren eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren abetsentzioarekin, Hezkuntza Departamentuari “Francisco de Arbeloa de Azagra Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako bi ikasgelak berehala banatu ditzala eskatzeko, ikasgela bakoitzean 25 ikasle baino gehiago baitaude”.

 

Zioen adierazpenean, UPN talde parlamentariak bultzatutako ebazpenak dio “ikasgela bakoitzeko 25 ikasle baino gehiago egoteaz gain, erdien jatorria atzerritarra da eta batek hezkuntza behar bereziak ditu”.

 

Baldintza horietan eta “berandu sartzen direnen tasa” kontuan hartuta, bultzatzaileek uste dute “irtenbidea ezin dela lan-erdiko laguntza irakasle batetara mugatu, gainera ikasgelak banatzeko leku nahikoa dagoenean, lehenago edo beranduago PAI ezartzen denean egin beharko baita”.

 

Iñaki Iriarte (UPN) izan da saioko burua eta Alberto Catalán, Luis Zarraluqui, Cristina Altuna (UPN), Consuelo Satrustegi,m Rafa Eraso, Jokin Castiella (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Fanny Carrillo, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno, Ainhoa Unzu (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra) egon dira.