Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 8

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egingo du 11:00etan greba feministari babesa adierazteko

Aldarrikapen egunarekin bat egiteko, Ganberako egoitzaren aurrealdean amantal bat zintzilikatuko da

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroako Parlamentuak 11:00etan Osoko Bilkura saioa etengo du bere egoitzako atarian bost minutuko elkarretaratze bat burutzeko, greba feministarekin bat egiteko eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.

 

Testuinguru horretan eta martxoaren 5ean Mahaiak adostutakoaren harira, amantal bat zintzilikatuko da Parlamentuaren aurrealdean egun guztian zehar, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta.