Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 27

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunarekin

Sexu askapenaren bandera jarriko du egoitza kanpoaldean eta elkarretaratzea egingo du 11:00etan Legebiltzarreko atarian

Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan, hilak 28, LGTBI kolektiboaren harrotasunaren ospakizunarekin bat egingo du, eta horregatik sexu-askapenaren bandera, ortzadarrarena zintzilikatuko du egoitzaren kanpoaldean.

 

Gainera, Parlamentarioek Osoko Bilkura etengo dute 11:00etan Legebiltzarreko atarian elkarretaratze bat burutzeko, sexu-joera eta sexu –edo genero- identitateagatiko diskriminazioaren aurka.