Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 21

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du AEA gaixotasunaren Nazioarteko Egunarekin eta gaur gauean berdez argiztatuko da

Foru Legebiltzarrak bere alea jarri nahi du ikerketaren beharraz kontzientziatzeko, gaitz honi aurre egiteko terapia bat aurkitzeko helburuarekin

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea berdez argiztatuko da gaur gauean, ekainaren 21ean, (22:00etatik 01:00 arte), Alboko Esklerosi Amitriofikoaren (AEA) Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta era honetan, gizartea sentsibilizatu eta kaltetuak babesteko helburuarekin.

 

Egun honekin, AEAgatik kaltetutakoen Plataformak Bizitza ez da murrizten, AEA existitzen da lelopean, gizartea eta botere publikoak kontzientziatu nahi ditu ikerketa esparruan aurrera pausuak emateko beharraz, gaitz honi aurre egiteko terapia bat aurkitzea ezinbestekoa baita.

 

AEA endekapenezko gaixotasun neurologiko edo neuromuskularra da, izan ere, muskuluen nahitaezko mugimenduak kontrolatzen dituzten neuronei eragiten die. Honek dakartzan ondorioak asko dira, besteak beste, ahultasun progresiboa, giharren atrofiazioa, eta gutxinaka neurona hauen funtzionamendua murrizten doa hiltzen diren arte. Hitz egiteko, irensteko eta arnasteko gaitasuna galtzen joaten dira. Gaitz hauen duten pertsonen bizi esperantza 2 eta 5 urte bitartekoa izaten da, nahiz eta kasu batzuetan handiagoa izatea lortzen den.