Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez errespetua agertzen baitu Nafarroako familiek erlijio ikasgaia libreki aukeratzeko borondatea dela eta

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errespetua agertzen baitu Nafarroako familiek erlijio ikasgaia libreki aukeratzeko borondatea dela eta. PPN foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Alde UPNk, Geroa Baik eta PSNk bozkatu dute; aurka, berriz, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek (PPN ez da bilkuran egon).

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak errespetua agertzen du Nafarroako familiek erlijio ikasgaia libreki aukeratzeko borondatea dela eta”.