Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 3

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez bere gaitzespenik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du Uharteko bizilagun Natalya Balyuk-en aurka baliatutako indarkeria dela-eta, krimen matxista baten biktima izan baita

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespenik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du Uharteko bizilagun Natalya Balyuk-en aurka baliatutako indarkeria dela-eta, krimen matxista baten biktima izan baita. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta PPNko foru parlamentarien elkartea abstenitu egin da.

 

Onetsi den adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

- Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespenik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du Uharteko bizilagun Natalya Balyuk-en aurka baliatutako indarkeria dela-eta, krimen matxista baten ondorioz hil baita.

 

- Bere elkartasuna eta txera helarazi nahi dizkie bere senitartekoei eta lagunei, eta gogora ekarri nahi ditu gaur arte erasoak pairatu dituzten edo erailak izan diren emakumeei eta haien familiei.

 

- Berretsi egiten du arbuiatu egiten duela emakemeek gizartean pairatzen duten indarkeria matxistaren adierazpide oro.

 

- Berretsi egiten du gizonen eta emakumeen arteko harremanetan desberdintasunaren eta desorekaren aurka lanean aktiboki jarraitzeko bere konpromisoa; halatan, azpimarra jartzen du indarkeria matxisten prebentzioan eta erauzketan, bai eta indarkeria horiek bizi dituzten emakume guztientzako laguntzan eta erreparazioan ere, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean jasotakoari jarraikiz.

 

- Dei egiten die herritar guztiei, denok aktiboki lan egin dezagun gaitz hori erauzteko”.