Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Abenduak 11

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez arbuiatzen baitu AEBk Israelen duten enbaxada Tel Avivtik Jerusalemera aldatzea

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko abenduaren 11n

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baitu AEBk Israelen duten enbaxada Tel Avivtik Jerusalemera aldatzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPN eta PPN, berriz, abstenitu dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du AEBk Israelen duten enbaxada Tel Avivtik Jerusalemera aldatzea, horrek finkatu egiten baitu Israelgo Estatuak lurralde palestinar okupatuan duen legez kontrako presentzia, palestinar herriaren aurkako eraso bat delako eta eremu horretako bake eta egonkortasunaren aurkako atentatua delako.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du AEBk zalantzan jartzea Jerusalemek Palestinako hiriburu gisa duen estatusa, aitortzen du palestinar herriak bere Estatua ezartzeko duen eskubidea eta babesten du okupazio tropak okupatutako lurralde guztietatik irtetea.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babesten ditu eraso hau dela-eta deituriko mobilizazioak eta berresten du Jerusalemek duen garrantzia Palestinan bake justu bat lortzeko funtsezko osagai gisa”.