Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 5

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, arbuiatu egiten baitu emakumeen genitalen ebaketa, jarduketa kultural kaltegarria baita

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia- 2018ko otsailaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du emakumeen genitalen ebaketa, jarduketa kultural kaltegarria baita. Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“ 1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten duela emakumeen genitalen ebaketa, jarduketa kultural kaltegarria baita, eta emakume eta neskatoen giza eskubideen urraketa dela uste du, alegia, sexuen arteko desberdintasunaren adierazpen bat, emakumeak gizonen azpian uzten dituen sexu-genero sistema mantendu eta indartzera bideratua.

2. Nafarroako Parlamentuak bere egiten du emakumeen genitalen ebaketa prebenitu, atzeman eta desagerrarazteko konpromisoa, erakunde espezializatuekin elkarlanean, bai eta praktika hori desagerrarazteko egun diren lege-tresnak –nazioartekoak, estatukoak zein autonomia erkidegoetakoak– ezagutu eta sustatzekoa eta, halaber, Nafarroan gai horretan lanean ari diren entitate espezializatuei babesa ematekoa ere”.

- AEK-Euskaraz Kooperatiba Elkartea enpresako arduradunek Hizkuntza kudeaketa hobetzeko Planaren behin betiko diagnostikoa eta zirriborroa aurkeztu dizkiete Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eta Eledunen Batzarrari, Nafarroako Parlamentuaren Euskara Planaren karietara. Mahaiak, hurrengo bilkuran, hartu beharreko erabakia hartuko du enpresak proposatutako jarduketa planari dagokionez.