Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 29

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du gaur, zeinaren bidez arbuiatzen baitu María Elósegui epailearen adierazpenak, bai eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian Espainiaren ordezkari izendatu izana ere

Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urtarrilaren 29an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baititu María Elósegui epailearen adierazpenak, bai eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian Espainiaren ordezkari izendatu izana ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak adierazpenaren alde bozkatu dute; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak bigarren puntuaren alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira lehen eta hirugarren puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuioa eta desadostasuna agertzen ditu María Elósegui epailearen adierazpenak eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian Espainiaren ordezkari izendapena direla-eta, homosexualitateari eta transexualitateari buruz eginiko adierazpen tamalgarri eta estigma eragingarriengatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du berdintasunarekiko konpromisoa eta adierazten du LGTBI pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lanean jarraitzeko borondatea.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Europako Kontseiluaren Parlamentu-biltzarrari eta Espainiako Gobernuari igorriko die erabaki hau”.