Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Ekainak 15

Nafarroako Parlamentua gorriz argiztatuko da larunbat honetan Odol Emaileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez

Foru Legebiltzarrak odol emaileen “borondatezko ekintza eta keinu altruistak” bizitzak salbatzen dituela nabarmendu nahi du

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea gorriz argiztatuko da larunbat gauean, ekainaren 16an, (22:00etatik 01:00 arte), Odol Emaileen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Odola eman, bizitza elkarbanatu lemapean ospatuko den egunarekin odol emaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.

 

Munduko Osasun Erakundeak mundu osoko herrialdeetan sustatu duen eguna da Odol emaileen Nazioarteko Eguna, bizitzak salbatzen dituzten eta biztanleria odola emateak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzen duten boluntarioei eskerrak emateko helburuarekin.

 

Gurutze Gorriak azaltzen duenez, odol emaileak funtsezkoak dira, odola ezin baita sortu, lor daitekeen era bakarra donazio boluntario eta altruisten bidezkoa da. Gainera, odolak iraungitze data dauka eta horregatik jarraikortasuna ezinbestekoa da, momento batean erreserba handiak edukitzeak ez baitu segurtasun hori bermatzen. Pertsona batek 12 bizitza salba ditzake. Hala ere, estatu Espainiarrean odola eman dezaketenen %5ak bakarrik ematen du.

 

18 urte baino gehiago edukitzea, 50 kilo baino gehiagoko pisua izatea eta osasuntsu egotea dira odola emateko baldintzak. Odola ematen duzunetik hurrengo donaziora bi hilabete bakarrik pasa behar dira. Emakumeek 3 aldiz eman dezakete odola urtean, gizonek berriz, 4 aldiz.